
Hondakinak jasotzeaz gainera eremuaren garbiketa orokorra egin da. Altamirako parkearen ondoko eremua garbitzen jarraituko du udalak.

1.500 metro koadroko eremuan izan da lanean URA Agentzia. Udalak jakinarazi du bertako landareekin ordeztuko dela kendutakoa.

Karmengo Amako LHko ikasle talde bat barrutiko txokoak garbitzen aritu zen larunbatean. Esperientzia "oso positiboa" izan dela adierazi du Iraitz Pazos alkateordeak.

Bost hilabete daramatzate kobratu gabe, eta urriaren 2an greba mugagabera jo zuten. Egoera jasanezina bihurtzen ari da langileentzat, eta erantzunak nahi dituzte.

Institutuaren eta ondoko aparkalekuaren inguruan dauden zuhaitzak egoera eskasean daude, eta moztuko dituzte.

Correoseko garbiketako langileak kalera atera dira berriro. Azpikontratatutako SCT ACVA-Limpiezas J.Cordobako langileak greban dira pasa den astelehenaz geroztik euren eskubideen alde.

42 langile arduratuko dira madalenetan herriko kaleak garbi mantentzeaz, eta gaur hasiko dute beren jarduna txupinazoarekin. Udalak, gainera, totemak eta igluak jarri ditu herritarren eskura.

Bazterrak Txukuntzen taldeak deituta, auzolanean garbitu dute Ugaldetxo. Zazpigarren saioa izan da igandekoa.

Bazterrak Txukuntzen taldeak lehenengo auzolana egin du. 800 hondakinetik gora jaso dituzte. Eginbehar nagusia, baina, kontzientziazioan dagoela argi dute, txokoak ez zikintzeko.

Bazterrak Txukuntzen-ekoek lehen auzolana egin dute, hogei lagunen artean. Bestalde, udalak tona batetik gora jaso du ibai bazterrean.

Pasaiako Udalak mantentze lanak egingo ditu Trintxerpen eta San Pedron. 06:00etatik aurrera balizatutako eremuetan ibilgailurik aparkatuta ez egotea eskatu du udalak.

Pasaiako Udalak Donibane kalea eta Donibane pasealekuaren arteko magalaren garbiketa burutu du azken egunotan

Mantenu lan horiek Villa 1 eta kiroldegiko autobus geltoki bitarteko oinezkoen bidean egiten ari dira. Bihar arte jardungo dira eremu horretan.

Hondakin gehienak eraikuntza materialekoak izan dira, 326 kilo denera. Ontzi arin eta plastiko asko ere jaso da.

Baratze Parke inguruan Olatzar errekaren inguruetan izan dira gaur langileak, eta bihar Eugenio Otxoa eta Elias Salaberria inguruan ariko dira.

Hiru ikastetxeetako LH 5eko ikasleek bertatik bertara ezagutu dute langileen egunerokoa. Bisitak "didaktikoak eta emankorrak" izan direla dio udalak.

Ibaian eta bere erreketako bazterretan bildutako zaborra jasotzen aritu dira azken hilabeteetan, udalaren eta Behemendi elkartearen elkarlanari esker.

Hilaren 24ean osteguneroko bilketarik egingo ez denez, Antxo eta Donibaneko bizilagunei eskatu diete tamaina handiko hondakinik utz ez dezaten kalean.

Pasaiako ontzi museoak bi topaketa antolatu ditu hilabete honetarako: Itsas hondakinen arrantza 26an eta Alabortza senadiaren garbiketa 27an.

Udalak jakinarazi duenez, apirilaren 9 eta 12an ez da hondakinen bilketarik ezta bide publikoen garbiketarik egingo.