
'Gernikaren herritik Genozidiorik ez! gerrarik ez!' lelopean elkarretaratzera deitu du Gernika Palestinak bihar, osteguna, 19:00etan Herriko Plazan.

Martxan da Donibaneko Bixi-Bixi elkarteak antolatzen duen kultur zikloaren IX. ekitaldia. Sanjuandarren helburua da herrien borrokak eta izateak ezagutaraztea, horiei ahotsa emanez.

Orereta Palestinarekin herri dinamikak herritarrei eskatu die ez kontsumitzeko establezimendu horretan; ateak zabalduko ditu laburrean Niessen merkatalgunean katearen saltoki batek.

Mundu bat irten da kalera Palestinarekin bat egiteko. Lantegiak eta ikasgelak hutsik, kaleak bete dira, genozidioa bukatu eta Israelekin harremanak etetea eskatzeko enpresa eta erakundeei.

Pasaiako Podemosek Palestinako egoeraren inguruko adierazpen instituzional bat adosteko proposamena luzatu die Pasaiako Udala osatzen duten alderdi politiko guztiei. Orain gainontzeko alderdien erantzunaren esperoan dago.

Dozenaka lagun bildu dira Palestinari eta helburu humanitarioekin bertara bidean den flotillari babesa adierazteko. Azken horrek bi eraso jazo ditu.

Herriko 50 eragile baino gehiagoren bultzadarekin Palestinari babesa adierazi eta Israeli genozidioa eteteko mobilizazioa egingo dute larunbat arratsaldean, festak hasi aurretik.

Performance bat egin zuen taldeak atzo Oiartzungo Carrafour supermerkatuan, Israelen eta israeldar produktuen kontrako kanpainaren barruan.

'No thanks' aplikazioaren bidez, israeldar produktuei eta Israeli laguntza ematen dioten enpresak identifikatzen hasi dira, hauei pegatinak jarriz. Ekintza bat egingo dute gaur Oiartzungo Carrefour supermerkatuan.

Rafahrako Martxaren antolakuntza zer erabaki zain dira ekintzaileak, Egipton ekiteko aukerak behin agortuta.

Genozidioa "elikatzen" duen McDonald’s-en sosik ez uzteko, eta ez bertan kontsumitzeko eskatu zuten atzo Orereta Palestina Herri dinamikak deituta elkarretaratu zirenek.

Babesa adierazi diete musika taldeko kideei Errenteriako Udaleko talde politikoetako ordezkari guztiek.

Orereta Palestinarekin herri dinamikak deitu du elkarretaratzera bihar 19:00etan, flotillak bi eraso jazo ondotik.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak elkarretaratzeak antolatu ditu ostiralean Israel Palestinan egiten ari den genozidioa arbuiatzeko. Pasaiakoak Meipin eta San Pedroko frontoian izango dira, 19:00etan.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta, 19:00etan bilduko dira Herriko Plazara.

Gernika Palestinak deituta, gaur arratsaldean egingo dute Agirre Lehendakariaren plazan.

Orereta Palestinarekin Herri dinamikak deitu du protestara. Palestinako banderak balkoi eta leihoetan zintzilikatzeko ere eskatu du.