
Trapaia Gazte Taldeak antolatuta, San Pedrok eta Antxok herri kirolen desafioa egingo dute bihar frontoian, 17:00etatik aurrera.

Lezok irabazi du herriarteko herri kirol desafioa. Oreretako taldea baino gehiago izan da Lezokoa gaurko desafioan, sokatira proban eten badute ere proba Oreretako taldekideetako batek min hartu duelako.

Lezoko Sats herri kiroletako taldea herri kirolak sustatzen ari da herrian. Hogei lagun ari dira jarduera hori ezagutarazi nahian, eta jendea gonbidatu nahi dute parte hartzera.

Duela bi aste Oiartzungo Sagardo Egunean joaneko desafioa egin ondoren, itzulikoa egin dute gaur Lezon, etxeko taldea nagusi izanik.

Sasoi-sasoian heldu dira kirol desafioan parte hartu duten bi taldeak. Errebantxa bi asteburu barru izango da, Lezoko Sagardo Egunean.

Herri kirolak, muxikoak, buruhandi eta erraldoiak eta Errenteriako Musika Bandaren emanaldia izan dira herrian goizean zehar.

Familien herri-kirolak egin dituzte Antxon, San Fermin Egunaren bezperan. IKUSI ARGAZKIAK:

Bihar izango da eta Errenteria eta Lezoko taldeak ariko dira aurrez aurre Zumardian, lau emakume eta lau gizon ariko dira lehian.

Festetako egun handia dute gaur Antxon, eta nahiz eta asteburuan denak eman dituzten, oraindik ere badutela indarra frogatuko dute gaur antxotarrek. Bertako nahiz kanpoko, gaurko egitarauan bada eskaintza zabala.