
Txema Ruizek Pasaiako mugei buruzko hiru hitzaldi eskainiko ditu aste honetan, Antxon, Donibanen eta Trintxerpen, 19:00etan.

Datozen 6 hilabeteetarako kultur egitaraua aurkeztu du Pasaiako udalak: antzerkia, musika, zinema, dantza, hitzaldiak, ipuin kontaketak eta kultur topaketak aurreikusi dituzte.

Zein baino zein interesgarriagoa den hitzaldi sorta antolatu du Gaztañoko Auzo elkarteak datorren hilabetean hasita. Otsailean, bi hitzordu izango dira, gainera.

Emakumeen Etxeak astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara ditu ateak zabalik, eta asteartetik ostiralera berriz, 16:00etatik 20:00etara.

Askotariko programa antolatu dute Habian! eta Artisau auzoak elkarlanean 'Aldaketak Sortzen' programaren barruan.

Udako oporraldiaren ostean, indarberrituta dator Gaztañoko auzo lokala. Azken bost urteetako lan ildoari jarraituta, hainbat ikastaro egingo dituzte, baita hitzaldi interesgarriak antolatzen jarraitu ere.

"Berritzaile" gisa definitu du iniziatiba Kamelamos Adikerar elkarteak, "gure gizartean ijitoen kontrako jarrera borrokatzeko sortua".

Udalerrian gaiarekiko erreferentzia izango duten talde sentsibleak sortu nahi ditu elkarteak, "tresna egokiak eskaintzeko, heriotza eta galera egoerei aurre egin ahal izateko".

Hilaren 22an hasiko dute hitzaldi zikloa, 'Altsasu auzia'-ren egungo jokaerarekin. Askotariko gaiak jorratuko dituzte saioko zikloan.

Azaroak 25aren harira bi hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoan kartzelari kritika feminista entzuteko aukera egongo da. Bigarrenean, sorginak izango dituzte hizpide.

Treba Gurasoak egitasmoaren baitan, udalak gurasoei begirako bi hitzaldi antolatu ditu datozen egunetan, Donibanen eta Trintxerpen.

Udalak Atzerritartasun Arautegi berria sakon aztertzeko informazio saio batzuk antolatu ditu: hilaren 27an Donibanen eta abenduaren 16an Trintxerpen.

Udalak gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eskainiko du, haurren eta nerabeen bizi kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin. Lehen saioan familiako komunikazioa landuko da, maiatzaren 8an.

Gaur izango da antolatutako hitzaldi sortaren artetik lehena. Andoni Olariagak, 'Euskal matxinada, genealogiak eta egungo eztabaidak' liburua aurkeztuko du.

Larria ez den osasun arazo batengatik atzeratu dituzte datozen egunetarako aurreikusitako hiru hitzaldiak.

Gaur izango da lehen hitzaldia, klubeko gurasoei begirakoa da hitzaldi sorta.

Programaren barruan, hiru hitzaldi antolatu ditu alderdi sozialistak. Bihar bertan egingo du lehena 18:30ean hasita, eta gizarte politikak eta inklusioa izango ditu hizpide Alfonso Gurpegi Lan eta Inklusio sailburuordeak.

Angel Elortegi Bilbao sanpedrotarrak herriaren historiari errepasoa egiteko barrutiko tokien izenak izango ditu mintzagai.

Hiru hitzaldi antolatu dituzte, animalien erabilera esparru bakoitzean nola egiten den azaldu eta ikuspegia emateko asmoarekin. Lehena, azaroaren 11n.

Erakusketa gaur hasi eta hilaren 30a arte egongo da ikusgai Xenpelar Etxean. Horrez gain, hiru hitzaldi antolatu dituzte datozen egunotan.