
Iturriotz auzoko lokalean elkartuko dira jaien inguruan hausnartzen hasteko, hilaren 25ean. 19:00etarako egin dute deia.

Hilaren 26ra arte dago izena emateko aukera. Egun horretako ardurak banatzeko bilera, baina, hilaren 28an egingo dute.

Oiartzungo 8 auzotako kuestazioek elkarrekin bukatuko dute ihoteen bigarren egun hau. HITZAk oiartzuarrei esker argazki bilduma eskuratu du.

Haur eta gazteen irakurketa taldeek zein herriko poetek parte hartuko dute ikasturte bukaerako poesia emanaldian. Iturriozko dorretxean izango da.

EH Bilduk auzo guztietan egin du gora, eta EAJ ia guztietan jaitsi da, Ergoien eta Gurutzen izan ezik. Gainontzekoetan, denetarik.

Herriko sei auzotako taldeek Auzo Desafiyua jokatu dute gaur, Gurutzeko frontoiko estalpearen gozoan. Elizalde eta Iturriotz izan dira garaileak.

Atzoko hitzordu nagusienetakoa, Amalur Arbelaitz, Xabier Orbegozo, Olaia Ventura eta Iker Sojoren 'desafiyua'.

Brisas do Quenlho taldea gonbidatu dute. Goizerako, kontzertu didaktikoa eta dantza tailerra antolatu dituzte; arratserako, kale-buelta eta kontzertua.

Urrunketa bukatu bada ere, preso eta iheslariak etxean nahi dituztela aldarrikatuko dute. Horretarako, mendi ibilaldi bat eta bizikleta martxa bat antolatu dituzte.

Oiartzungo neguko festa prestatzen hasi dira hainbat auzotan. Iturriotz, Ugaldetxo eta Karrikakoek jarri dituzte hitzorduak.

Hirugarren aldiz egingo dute Itrurriotzeko garagardo jaia, larunbat arratsaldean.

Oiartzungo festarik luzeenak Santiyo Bezperarekin hasiko dira. Hamarnaka ekitaldi antolatu dituzte auzo urdinean.

Iturriozko auzotarrek eskatuta, udalak argiztapena jarri du Gaetxeko skate parken. 22:30era arte funtzionatuko du, sakagailu batekin.

Apirilaren 14an hamar kilometroko ibilbidea egingo dute, Iturrioztik hasi eta abiatuta. Ozentzio baseliza ezagutuko dute, besteak beste.

Led motako argiteria instalatzen ari dira. Foku berri hauekin energia erabilera %50ean murriztuko dela diote udaleko iturriek.

Hilaren 23ra arte eman daiteke izena auzoko 'kuestaziyua'-n parte hartzeko. Hurrengo egunean egingo dute ardurak banatzeko bilera.

Iturriozko elkarteak Gabonetako Truk Txapelketa antolatu du hilaren 22rako. Ohi bezala, sari potoloak banatuko dituzte ohorezko postuetan geratzen direnen artean.

Gaetxen egingo dute azterketa teknikoa. Aldez aurretik deitu beharko da, txanda hartzeko, Irungo IAT zerbitzu gunera.

Iturri Berri elkarteak antolatu du Garagardo Festa. Arratsaldean zehar hainbat motetako garagardoak dastatu ahal izango dira.

Auzoko dorretxean eman beharko dute botoa datorren igandeko hauteskundeetan, ohiko hauteslekua itxia baitago festengatik.