
Mahai Teniseko Taldekako Euskadiko Kopa lehiatzen ari dira Galtzarabordako kiroldegian. Beraun Errenteria Irureta Iturgintza klubak antolatu du egun osoko topaketa. 20:00ak arte gozatu ahal izango da mahai tenisaz.

Hilaren 31 bitarte Elorsoro kiroldegian laguntzak eska dezakete interesdunek. Udalak kiroldegiko bonoak ordaintzeko laguntza ematen du.

Lan kardiobaskularrerako gimnasio eremu berria egokitu dute

Udal Kirol Patronatuak, Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegiak kudeatzen dituen Serviociorekin batera, antolatu ditu erronkak, igerilekuak sarri erabiltzen dituztenei zuzenduta. Sei erronka izango dira, distantzia errealetan oinarritutakoak.

Rentoks sofbol taldeak hiru sofbol talde antolatu ditu igande arratsaldean Galtzarabordako kiroldegian jokatuko den txapelketan parte hartzeko: CD Pamplona, Lazkao eta Donostiako Atletiko.


Bi hilean behingo zita izango dute odol-emaile direnek eta izan nahi dutenek, kiroldegiko bilera gelan.

Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldia egingo dute igandean, eta Errenteria-Oreretako hirigune osoa zeharkatuko du bat egingo duen lasterkari andanak.

Kezka dute Donibaneko kiroldegia erabiltzen duten klubek. Instalazioa "egoera negargarrian" dagoela uste dute, eta soluzioak eskatu dizkiote Pasaiako Udalari.

Garbiketa eta mantentze lanak egiteko itxiko dute kiroldegia. Bazkideek harpidetzaren barruan izango dute Beraungo edota Fanderiako instalazioetarako sarbidea.

Etengabeko arreta bermatuko du zerbitzuak kiroldegiaren irekiera ordutegian, elikadura osasungarri, jasangarri eta irisgarria sustatzera bideratutako ostalaritza eskaintzarekin, udalak azaldu duenez.

Hilaren 9tik aurrera—astelehena— neguko ordutegia jarriko dute martxan udal kirol instalazioetan.

Mantenu lan horiek Villa 1 eta kiroldegiko autobus geltoki bitarteko oinezkoen bidean egiten ari dira. Bihar arte jardungo dira eremu horretan.

Mantenu lanak egin behar dituzte Lezoko kiroldegian. Bitarte horretan, Pasai Donibaneko eta Errenteriako Fanderiako kiroldegiak erabil ditzakete lezoarrek.

Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituzte, urtero bezala. Gainontzeko udal kirol instalazioak irekita egongo dira.

Energia iturri berriztagarrietan oinarritutako energia trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko helburuarekin, Pasaiako Udalak 24 modulu instalatu ditu eraikinean.