
Oiartzun ibaira zuzenean botatzen den isuriaren afera konpontzeko Lezoko eta Errenteriako udalei elkarlanean aritzeko eskatu bazien ere, ez dela halakorik gertatu salatu du Eguzki talde ekologistak.

Lan horiek, kirol gune hori birgaitzeko proiektuaren barruan kokatu ditu udalak. Lehenengo fasea izango da honakoa.


Ur-sarean konponketak egiteko ur mozketa egongo da bihar goizean. Bost orduko mozketa aurreikusten du Udalak.

Bi hilabetez ezingo da erabili igogailua. Makinaria aldatzeko 107.000 euroko inbertsioa egingo du udalak.

Zubiaren egungo egurrezko zoladura ordezkatzearekin batera sarbideak diren plataformetan konponketak egingo ditu udalak, argiztapen lanak, eta barandak txukundu eta margotu.

Matxura bat konpontzeko, ur mozketa egingo dute gaur gauean. 22:00etatik 05:00etara izango da mozketa eta Errenteria-Oreretako eremu zabal bati eragingo dio.
