
Lehen Kontxako Bandera irabazi zutenetik 100 urte igaro direla ospatu zuten sanjuandarrek larunbatean, behar bezala. Emozioz jositako eguna izan zen.

Hilaren 14an 100 urte beteko dira San Juanek lehen Kontxako Bandera eskuratu zuenetik. Garaipen historiko hura gogoratu eta ospatuko dute hurrengo larunbatean.

Datozen bi igandeetako estropadetara joateko garraio publikoa erabiltzera deitu ditu herritarrak Azahara Dominguez diputatuak. Sei linea indartuko dituzte.

1924an eskuratu zuten lehen bandera. Mendeurrena behar bezala ospatzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu du Matxet elkarteak irailaren 14rako.

Bizitza oso bat arraunari eskaini ondoren, ergometroan dabil buru-belarri Sanpedrotarra Arraun Elkarteko kirolaria. Munduko Txapelketa jokatuko du gaur, Pragan, beteranoen kategorian.

Errenteriarrek sailkatze estropadako laugarren denbora onena egin dute; hondarribiarrek, seigarrena. Arraun Lagunak izan da bizkorrena.

Ez San Juan ez San Pedrok, ez dute lortu Kontxan sartzeko jokoan zeuden zazpi txarteletako bat. Hamaika eta hamaseigarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Indartsu atera da Hibaika, bizi. 11:13:74ko denbora egin du, lehenengoa sailkatu den Arraun Lagunak ontziak egindako denboratik 19:92ra.

Hondarribiako batelerak lehen txandan erraz hartu die aurrea Hibaika, Zumaia eta San Juani. Kontxako 13. lehiaketan lehena Orio izan da.

Ez San Pedro eta ez San Juanek ere ez dute Kontxako Banderarako sailkapenik lortu. Moreak sailkatzetik 5 postura gelditu dira.

Urteurrena ospatzeko helburuz, lehen aldiz, arrosek irabazitako Kontxako bandera guztiak ikusgai jarri dituzte Bonantzako basilikan.

Banderarik gabe, irabazle sentiarazi zituzten Hibaikakoak atzo.

19:00etan, taldea Donibanera iritsi bezain laster, Meipitik kalejira handia hasi dute plazaraka.

Irabazi edo galdu, herria Hibaikarekin dagoela argi utzi zuten Alabergako biribilgunean lehenik, eta Herrriko Plazan ondoren, arraunlariei harrera egin zieten hamarnaka eta hamarnaka errenteriarrek.