
Martxoko agenda ekitaldiz beteta dator. Korrika Kulturalak, Literatura Plazara-k eta ohiko ekitaldiek elikatuko dute.

'Badon' opera posdramatikoa ikusteko aukera izango da hilaren 25ean. Hilarne 29rako, 'Bizkarsoro'-ren emanaldia antolatu dute. Sarrerak, salgai.

Gaur 'Uhinak' dokumentala emango dute, eta ostiralerako Joseba Sarrionandiarekin hitzaldia antolatu dute. Astebururako, antzerkia eta bertsoak.

Hilaren 17an 'Amari' dokumentala emango dute Txirrita AEKn, eta martxoan Onintza Enbeitak 'Izurritea' liburua aurkeztuko du Antxon.

Arka Hitzak iniziatibaren eskutik. 23:00etan hasita bertso saioa eskainiko dute Haritz Casabal, Libe Goenaga, Iñigo Mantzisidor Mantxi, eta Asier Rubio bertsolariek Arkaitza tabernan.

Korrika Batzordeak Korrika Kulturalaren barruan antolatutako ekintzen berri eman du. Korrika txikia eta Gazteren berri ere eman dute.

Orereta Ikastolaren Linoko eraikinak (Agirre Lehendakariaren plaza) hartuko du emanaldia. Hura amaituta berriz, solasaldia antolatu dute Kote Camacho, Dani Goñi eta Joseba Alvarezekin.

Joseba Sarrionandiak, Joxe Mari Iturraldek, Iñar Sastrek eta Anne Etxegoienek parte hartuko dute emanaldian. Olatz Pratek aurkezle lanak egingo ditu.

Eskualdeko emanaldi bakarra hilaren 25ean (igandea) izango da, Oiartzunen. Sarrerak erosteko aukera zabalik da, 8 euroan.

Oiartzungo Korrika Kulturalaren barruko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Apirilaren 9an eguna ederki girotuko dute.

Euskaldunen elkarteak antolatuta, hainbat ekitaldi egin dituzte Korrika Kulturalaren barruan

Egun osoko egitaraua prestatu dute Korrikari auspoa emateko; kirola, bertsoa, kantu jira eta mintzodromoa egingo dute