
Koalizioak adierazi du ebazpenean lau hilabete eman zaizkiola aldundiari 2011ko proiektua eguneratzeko eta trafiko astuna Pasaiatik eta Lezotik igaro ez dadin alternatibak aztertzeko.

Teo Alberro alkateak baikor baloratu du erabakia, eta adierazi du portuak ezin duela jarraitu herritarren mugikortasuna eta bizi kalitatea baldintzatzen.

Lursail horren lagapena La Herreran zentroa eraikitzeko eta Hospitalillo kaiaren inguruan lurpeko aparkaleku bat egiteko baliatuko da.

Jarduketa horiek La Herrera eremuaren eraldaketaren barruan kokatzen dira. Trintxerpek espazio publiko berri eta kalitatezkoa irabaziko du orain.

Pasaiako portuak "egonkortasuna" islatzen duten emaitzekin itxi zuen 2025a. Orotara, 3.415.626 tonako trafikoa izan zuen iaz, 2024ko jarduerari eutsiz.

Inauteriak direla eta, Zirizako aparkalekuan barrakak jarriko dituzte. Aparkaleku gabeziari aurre egiteko, La Herrerako gunea gaituko da, hilaren 10a arte.