
Abendura arteko kontratua eskaintzen dute, luzatzeko aukerarekin. Astelehenetik ostiralera egingo luke lan langileak, 17:30-20:30 artean.

Hitzordua arratsaldeko seitan izango da, eta, beraz, denda ordu horretan itxiko dutela jakinarazi dute.

Oiartzungo dendarako dendari baten bila eta dendarien oporrak eta bajak egingo dituen bi pertsonen bila ari dira. Apirilaren 7a baino lehen bidali behar da curriculuma.

Oiartzun Burujabek sustatuta, haragi zirkuitu propioa sortu dute Oiartzunen Labore Oarso eta herriko abeltzainekin elkarlanean. Proba pilotua egin dute, eta maiatzeko kanpainan herriko txahal haragia eskuratzeko aukera izango da.

Errigorako zazpi ekoizle eta Euskal Herriko hogei jantoki elkarlanean arituko dira, tartean, Orereta Ikastola. Irailean jarriko dute martxan proiektua.

Labore Oarsoren Amalur Sariaren lehen omendua izan da ekoizle errenteriarra. Gustu handiz hartu du, eta baikor baloratu du sari hori sortu izana. Bere ibilbideaz mintzatu, eta baserriaren bilakaeraz kezkati azaldu da.

Ekoizle errenteriarrak 30 urte eman ditu bere elikagaiak azokan saltzen. Labore Oarsotik bere ibilbidea eta beste hainbat emakume baserritarrena aitortu nahi izan dute.

Lehen ekitaldi horretan, elikadura burujabetzan aitzindari diren emakumeak omenduko dira. Aurtengo sariduna Maixabel Arretxe ekoizlea izango da.

Labore Oarson izango da hitzordua, 18:00etan. Eider Beobide liburuaren itzultzailea eta Hedoi Etxarte Katakrakeko kidea izango dira bertan.

Euskal Herriko mahastizainen kooperatibak azaroaren 24ean hartuko du hitza, 18:00etan. Mingaina hidratatzeko parada ere izango da.