
2025eko abenduko Lanbideren azken datuen arabera, Oarsoaldeko langabezia tasa orokorra %8,41ekoa da.

Eskualdeko tasa orokorra %8,2koa da; Pasaiakoa %8,9koa, eta Oiartzungoa %6,2koa. 3.155 langabe daude Oarsoaldean denera.

Oarsolanek Errenteria-Oreretako Lartzabal auzoan egingo du bidea, eta bere helburu nagusia da laneratzea eta kalitatezko enplegua sustatzea.

784 pertsona daude lanik gabe Pasaian, 446 emakume eta 338 gizon. 2022ko azken egunean 819 ziren langabeak, %9,8ko tasarekin.

Eskualdeko lau herrien langabezia tasa metatua %9,68koa da. 2020aren bukaeran tasa hori %10,54koa zen (3.837 langabe).

Oarsoaldeako Lan Merkatuaren Behatokiak emandako datuen arabera 2020 abuztutik 2021eko abuztura arte ia bi puntuan jaitsi da langabezia tasa eskualdean.

Langabezian dauden 20 eta 44 urte bitartekoei zuzendutako formakuntza da. 80 orduko prestakuntzaz gain, aldi baterako praktikak egiteko aukera ere eskaintzen du programak.

Horietatik gehienak emakumeak dira, 520. Herriko langabezia tasa %11,5ekoa da; pandemia hasi aurretik %10,8an zegoen tasa hori.

3.000 eta 6.000 euroko laguntzak emango dizkiete Oarsoaldeko enpresei, gastuei aurre egiten laguntzeko eta eskualdeko 4.200 langabeen kontratazioa sustatzeko.

Iazko urriaren 31ko datuekin alderatuta, berriz, emaitza kezkatzekoa da: urtebetean 537 herritarrek galdu dute lana eskualdean.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Kontratatutako pertsonek 30 urte baino gutxiago izan behar dituzte.

Oarsoaldea Garapen Agentziak kudeatzen du atal hori, eta Oarsoaldeko lan merkatuaren egungo egoera eta egoera sozioekonomikoa aztertzen ditu.

244 pertsona daude lanik gabe Lezon Oarsoaldea Garapen Agentziak jasota dituen datuen arabera: 141 emakume eta 103 gizon.

Hauetarako eman daiteke izena oraindik: harreragile bat, bi administrari, digitalizatzaile bat, informatikako tekniko espezialista bat, eta komunikazio teknikari bat.

Kontratuetatik 22 postu publikoak dira eta beste 8ak sektore pribatukoak. Ia 140.000 euroko aurrekontua izan du planak eta emakume gazteak lehenetsi ditu.

2020ko otsailetik (pandemia hasi aurretik) abendura, tasa %10,1etik %11,3ra igo da. Langabe gehienak emakumeak dira, eta 45 urtetik gorakoak.

Herriko langabezia tasa %7,4koa da, iazko otsailekoa %6,8koa zen bitartean. Lanik gabe daudenen artean gehienak emakumeak dira, 207 guztira.

2020ko otsailaren bukaeran, pandemia hasi aurretik, %9,2ko langabezia tasa zuen herriak. Egungo langabeen artean 154 emakumeak dira eta 133 gizonak.

Oarsoaldea Garapen Agentziak 400 eta 500 ordu bitarteko lau ikastaro antolatu ditu. Teoria eta praktika uztartuko dituzte ikasleek.

Akordioak Pasaian enplegua sustatzea du helburu, prestakuntza, berrikuntza eta enplegagarritasuna ardatz izanik.