
'Arditik ardira' proiektua inauguratu dute, eta haren helburuak Latxa ardiaren artilearen prozesua eta artisau lana balioan jartzea dira.

Maiatzaren 14tik 17ra Pasaia Itsas Festibalaren laugarrena egingo da. Aurtengo izarrak Kanada eta 'San Juan' ontzia izango dira. Bigarren hori uretan bisitatu ahal izango da lehen aldiz.

2014tik, ‘San Juan’ baleontzia eraikitzen hasi zirenetik, proiektuaren fase guztiak jasotzen aritu da argazkilari errenteriarra. Milaka eta milaka argazki horietako batzuk, ederrenak, Albaolan ikus daitezke.

700 urteko historian sortzaileek ezinbesteko ekarpena egin diote herriari. Errenteriaren etorkizunean kulturak, arteak, eta sorkuntzak zutabe izan behar dutela argi dute Maritxalarrek, Mayak eta Urruzunok.

Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak, konfinamenduak, eta ezarritako bestelako neurriak herriarengan eta herritarrengan uzten ari diren arrastoa jasotzen ari da Mendi Urruzuno argazkilaria. Herritratuak proiektua —beste hainbaten artean— abiatu zuen horretarako igandean, eta hiru egun daramatza kamara soinean, prest dauden herritarrei, adin guztietakoei, maskarak soinean argazkiak egiten.

Mendi Urruzuno argazkilariak ere egin du bere ekarpena. Uneak jaso ditu, atondutako balkoi eta leihoak, baina batez ere, atzoko balkoi eta leiho arteko ekitaldiak irudikatu nahi zuen komunitate baten gutasuna, urruneko elkar besarkada erraldoia bildu du pieza txikietan.

Ezagutzen duen orok kamera zintzilik duela irudikatuko du Mendi Urruzuno (Errenteria, 1971). Ihes egin ez dezan, une oro momentua izoztu nahian. Herrigintzari lotuta, argazkilaria baino gehiago argazki sortzailea dela adierazi du, “Memek dioen bezala [Jon Urbe argazkilaria]”. Aitortu du garatu “edo, agian, atzerapausoa eman” duela, eta, orain, argazkiak beretzat egiten dituela besteentzat baino gehiago.

'San Juana, gure historia erreskatatzen duen ontzia' erakusketa inauguratu berri du Albaola Itsas Kultur Faktoriak. Itsasontziaren eraikuntzaren fase bakoitza ulertzen laguntzen duten irudiak atera ditu argazkilari errenteriarrak.

Herritarrek pandemia nola bizi duten jaso du Mendi Urruzuno argazkilariak bere argazki kamerarekin. ‘Herribirusa’ proiektua da emaitza; bihartik irailaren 13ra arte ikusi ahalko da kalean.
