
Martxo hasieran irekiko dute Landetxe eraikina. Hainbat esparrutako zerbitzuen aterpe izango den eraikinari ukitu batzuk falta zaizkion arren, ari da forma hartzen.

Bukatzear den eraikineko lehenengo solairuan nolakoa izan den badakite jubilatuek, eta bertan izango den eskaintzaren berri ere bai.

Landetxe plazako eraikin berriko espazioa diseinatzeko prozesuan 101 lagunek hartu dute parte. Bihar emango dituzte nondik norakoak.

Adinekoekin aritzen diren eragileak eta udala Mendiburu 14ko espazioaren erabilera diseinatzen ari dira, baina 60 urtetik gorako oiartzuarren ekarpena nahi dute.

Mendiburu 14ren aurreikuspenak betetzen ari dira, eta aurtengo irailerako bukatu beharko lirateke lanak. Ekipamendua jarrita, datorren Gabonetan prest egon beharko luke.

Datorren asteazkenean bilera egingo dute herriko eragileekin zein parte hartzeko interesa duten herritarrekin, ikastolako jangelan.

Egiari Zor Fundazioaren mozio bat aztertu dute plenoan, eta Aranzadi elkartearekin lau urterako hitzarmena sinatu du udalak.

Done Eztebe parrokian pitzadura bat agertu dela eta, lanak geldiarazi dituzte. Elizako organoa desmuntatu eta gorde dute.

Aste honetan hasi dira Mendiburu 14 eraikinaren obrak, prestaketa lanekin. Bi urte inguru barru eraikina altxata eta Landetxe plaza itxuraldatuta egongo dira.

Gaur hasi dira eraikina eraisteko prestaketak, eta ekainerako lurrera botata egongo dela iragarri du udalak. Trafikoan eragina izango du.

Eraikin balioanitzan egongo den adinekoentzako txokoari buruzko informazioa emango dute, eta haren kudeaketari buruz arituko dira.

Ikastolako jangelan elkartuko dira, Mendiburu 14 izango den edukiontziaren eduki kulturala zehazten joateko.

Oarso Bidasoko Hitzaren paperean argitaratu da bilera udaletxeko pleno aretoan izango dela. Haurtzaro Ikastolako jangelan izango da.

Bi hilabete inguru egon dira geldirik. Hilaren 12an hasi dira berriro lanean, lurra egonkortu dela frogatu ondoren. Zaintza handiagoa izango da.

Eraikina egingo duten eremuaren lurra egonkortzen utziko dute beste hamabost egunez, txosten teknikoak ebatzita.

Pasa den astean hasi ziren berriro lanean, eta euste-hormak ezartzeko garabiak muntatu dituzte. Astelehenean hasiko dira lanarekin.

Mendiburu 14ko eraikineko obrak direla eta, astelehenetik larunbatera bitarteko goizetan posta bulegoko langileei erreserbatuta egongo da zati bat.

Mendiburu 14 eraikinaren obrak direla eta, bi kaleen arteko lotura itxi dute.

Urriko plenoan eman du erabilera anitzeko eraikinaren esleipenaren aldeko botoa, eta beren iritzia kontuan hartu dutelako azaldu dira alde.

Aste honetan saioak egin dituzte bizilagun eta eragileekin; jasotako ideia nagusiak planoan sartu eta hilabete barru aurkeztuko dute