
Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Itxinako mendiguneko ibilbidea egingo dute hilaren 15ean.

Itsastarrak Mendi Taldea 1950ean Trintxerpen sortutako mendizaleen elkartea da. Beren egunerokoaz mintzatu dira, eta mendi taldeen etorkizunaren inguruan hausnartu dute.

Lezoko eta Oiartzungo alkateek "hunkituta eta bihotza uzkur" jaso dute albistea. Dolumin mezua bidali diete gazteen senide eta hurbilekoei.

Elkartearen urtemuga ospatzeko Mendiola-Ulia ibilaldi neurtua egingo dute 29. aldiz. Eguna borobiltzeko, bazkaria.

Tolosaldeko Biraren bigarren etapa eta 'nordic walking' ikastaroa prestatu du Errenteria-Oreretako mendizale elkarteak.

Lehenengo hitzordua larunbat honetan izango da, martxoak 12. Donostiako Udaletxetik abiatuko dira 9:00etan.

Familia giroan egiten dituzte irteerak, eta euskararen arnasgune ere badira. Xoxolur Mendi Klubak 2022ko irteerak asteburuan hasiko ditu, Andatzarako bidea hartuz.

Argazki emanaldia egingo du Otegik Urdaburu elkartearen egoitzan hilaren 9an, 19:30ean.

1980ko maiatzaren 14an euskal mendizaleek munduko gailurra jo zuten lehen aldiz. Felipe Uriarte sanjuandarra lorpen nazional horren parte izan zen. 76 urte beteta, gidari gisa jarduten jarraitzen duela azaldu dio mendizaleak HITZAri.

Egitarau oparoa antolatu du mendi taldeak 70. urteurrena ospatzeko. Hilero irteera ala ekintza kultural bat egingo dutela iragarri dute. Apirilean Alex Txikon alpinista ekarriko dute.

Bi mendi taldeek Armañongo ibilbide megalitikoaren irteera egingo dute hilaren 23an. Ibilbidea Pozalaguako kobazuloetan bukatuko dute, eta horiek bisitatzeko aukera izango da.

Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak Izpegiko gainetik hasiko dute ibilbidea, apirilaren 6an. Bi bide proposatu dituzte: luzea, 16,6 kilometrokoa, eta motza, 6 kilometrokoa.

Sasoiko laugarren irteera, eta aldi berean 2025eko lehena egin zuen Xoxolur Mendi Klubak igandean.

Iganderako irteera berezia antolatu dute, bazkari eta guzti. Arano-Arriurdingain ibilbidea egingo dute, 8,5 kilometrokoa.

Martxoaren 5ean, igandearekin, abiatuko dira mendizaleak Nafarroa aldera. Hala nahi duenak, bertan bazkaltzeko aukera izango du.

Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek antolatu dute irteera. Igandean abiatuko dira, Trintxerpetik.

Larunbatetik astelehenera bitarteko irteera antolatu dute mendi taldeek, Asturiasko printzerrira: ibilaldi bat eta bi tontor.

Plan bikoitza proposatu dute Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak elkarteek: Toloñora igoera eta bazkaria.

Bi mendi taldeek irteera antolatu dute astebururako. Larunbatean abiatuko dira 1.300 metroko lehen tontorrera, eta igandean gailurreratuko dute 2.300a.

Aurtengo irteera, ekitaldi eta jaialdien berri emango dute Trintxerpeko Alkateordetzan 19:00etan.