
Antxoko eta San Pedroko jarduerak larunbatean izango dira. Donibanekoak eta Trintxerpekoak, aldiz, igandean. Donibaneko Meipi auzoko San Tomas eguna hilaren 21ean ospatuko da.

Udalak herriguneko azpiegitura berdearen identifikazioa eta bero boladen aurrean herritarrak babesteko neurriak hartzeko helburua du. Prozesuaren nondik norakoak ostegunean aurkeztuko dituzte, San Pedron.

Pasaiako Udalak herrira azken hilabeteetan iritsi diren familiei eta haien seme-alabei harrera egokia egitea du xede. Iniziatiba azaltzeko, bilera informatiboak egingo dituzte gaur eta bihar.

Urtz 1988an Pasaian sortutako musika taldea da. Herriak ibilbide hori aitortuko du, eta Urtzek kontzertua eskainiko du bihar Antxoko Ibaiondo frontoian, 19:30ean eta doan. Xabier Camarero kideak taldearen bilakaeraren errepasoa egin du.

Aurtengo ikasturteak zortzi emanaldi izango ditu, urriaren 4tik apirilaren 18ra bitartean. Proiekzioak Antxon, Donibanen eta Trintxerpen izango dira.

Musika talde pasaitarrak doako kontzertu bat emango du urriaren 4an San Pedroko Lonjako plazan, etxean, 19:30ean. EiTBk kontzertua grabatuko du, 'Oholtzan' saioan emateko.

Pasaiako Udala haur eta nerabeen parte hartzea sustatzen ari da Eskubidean planaren bidez. Herriko ikastetxeetako ikasleek hainbat gai proposatu eta landu dituzte aurtengo ikasturtean.

Materrek, Zero Zabor Uretan kanpainaren bidez, tokiko komertzioak eta ikastetxeak elkarlanerako batu ditu itsasoaren zaintza eta kontsumo arduratsua sustatzeko. Gaurtik, ikasleek sortutako erakusketa bat egongo da ikusgai Antxoko Kultur Etxean.

Gaur ireki da Lezoko Udalak eta Hika Teatroa konpainiak sustatzen duten lehiaketan parte hartzeko epea, irailaren 10era arte irekia egongo dena.

Udalak urrats esanguratsua egin du euskararen normalizazioaren aldeko bidean, Bokaleren jarduna forma juridiko bidez errekonozitu baitu. Pasaian ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek onartu dute neurria.

Caritaseko Centro Residencial Trintxer-Emekik antolatuta, txokolatada egin eta Gabon kantak abestuko dituzte kalejiran, Azkueneko Caritasetik abiatuta. 10:45ean bilduko dira.

Uztailaren 4tik 8ra Antxoko sanferminak izango dira. Ospakizunek trafiko eta aparkaleku aldaketak ekarriko dituzte barrutira.

Udalak magalak egonkortzeko lanak egingo ditu Lizeoko goiko aldeko eremuan, bi egunez. Hilaren 26an eta 27an, errepidea itxita egongo da.

2025-2026 ikasturtetik aurrera zerbitzua Pasaia-Lezo Lizeoak kudeatuko duela adierazi du alderdi jeltzaleak. EAJk salatu du EH Bilduk eta Podemosek Lilitegia pribatizatzeko interesa dutela.

Atzo Gipuzkoako Eskolarteko Eskrimako Ligaren azken aurreneko jardunaldia jokatu zen, Lezoko Beleak Eskrima Klubeko zazpi tiratzaileren parte hartzearekin. Lezoarrak bikain aritu ziren, eta hiru dominarekin itzuli dira etxera.

Eguberrietako ekitaldiak direla eta, trafiko aldaketak izango dira Pasaiako lau barrutietan datozen egunetan. Eragin guztiak, albistean.

Itsas Mendik antolatuta, igandean ospatuko dute eguna Donibanen. Trikitilariak, azoka, konpota erakustaldia, kantaldia, dantza emanaldia eta euskal produktuen zozketa, igandeko osagaiak.

Asteazkenean urteko batzarra egingo du Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin nagusiko liburutegian, 18:00etan. Autobusez joateko aukera izango da bertara. 17:30ean aterako da San Pedrotik, eta ohiko geldialdiak egingo ditu.

Ikasturtean egindako lanketaren ondorioak aurkeztu dituzte udal ordezkarien aurrean