pasaiamusikal

"Sorpresaz beteriko" Santa Zezilia eguna ospatuko dute ostiralean

Ostiralean kalejira handi batek barrutiko kaleak zeharkatuko ditu. Pasaiako kultura musikalaren "omenaldi zirraragarria" izango dela aurreratu dute.

Urtea bukatu bitarte, kultur egitarau "oparoa" Pasaian

20tik gora ekitaldiz gozatu ahal izango dute pasaitarrek abendura bitarte. Lau barrutietan izango da zerekin gozatu.

Pasaia Musikalek ekainaren 17an zabalduko du matrikulatzeko epea

4 urtetik gorako pasaitar guztiek ahalko dute izena eman. Ikasturte honetan ere "musika hezkuntza inklusiboa, pertsonalizatua eta komunitatean musika sustatzearen aldekoa" eskainiko du eskolak.

Gaur hasiko da Pasaiako Kantu Astea

Martxoaren 4a bitarte, egunero izango dira emanaldiak Trintxerpen. Illunbek antolatu du astea, Pasaia Musikalekin eta udalarekin elkarlanean.

Musikaldiak Trintxerpe eta San Pedron ospatuko ditu zilarrezko ezteiak

25 urte beteko ditu aurten Euskal Herriko Musika Eskolen jaiak. Ospatzeko, EAEko eskolatako 2.400dik gora ikaslek musikaz blaituko dute badia.

Pasaia Musikalek doinuz blaituko du Trintxerpe larunbatean

Musikaren patroi den Santa Zezilia egunaren karietara (hilak 22), kalera aterako dira soinujoleak Musikalean iniziatibari esker.

Goi mailako ganbera musikan, Pasaia erreferentzia

Ganbera Musikaren IX. Astea egingo dute hilaren 19tik 22ra. Lau kontzertu jasoko ditu Trintxerpeko alkateordetzak, Musikeneko ikasleenak.

Trintxerpe Musikaz Blai jardunaldiek balorazio positiboa jaso dute

Pasaia Musikal eskolak eta Illunbe Musika Elkarteak, aurtengo jardunaldietako ekimenetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie.

Pasaiako Musika Eskolan izena emateko epea irekiko dute hilaren 17an

Pasaian erroldatuta dauden ikasleek matrikularen zati bat ordaintzeko diru laguntza jasotzeko aukera izango dute.

Arrakasta, Ganbera Musika Astearen balorazioan hitz gakoa

Harrera oso ona izan dute programatutako kontzertuek

Pasaia Musikalen matrikulatzeko azken egunak

Datorren ostegunean itxiko dute matrikulatzeko epea, eta oraindik zenbait espezialitatetan plazak daudela jakinarazi du eskolak.

Kantu Astea

Pasaia Musikaleko ikasleen emanaldiak, Kantu Astearen barruan

Datozen egunetan lau emanaldi eskainiko dituzte Donostiako Easo Abesbatzako ikasleekin batera. Trintxerpeko alkateordetzan izango dira.

piano bat

Piano errezitaldia, Pasaia Musikaleko ikasleekin

Trintxerpeko alkateordetzan izango da emanaldia, ostiralean. Easo Musika Eskolako ikasleak ere igoko dira oholtzara pasaitarrekin batera.

Hilaren 19tik aurrera eman ahalko da izena Pasaia Musikalen

Egun ikasle direnei emango diete lehentasuna izena emateko garaian. Ikasle berriek hilaren 26ra arte itxaron beharko dute matrikula egiteko.

Ostegunetik igandera, Trintxerpe Musikaz Blai

Hilaren 1eko arratsean abiatuko dira emanaldiak, Gernika plazan. 2tik 4ra beste bost hitzordu izango dituzte bizilagunek musikaz gozatzeko.

Inude eta artzainen desfilea, larunbatean, Trintxerpen

Illunbe Musika Elkarteak antolatu du desfilea, Pasaia Musikalekin elkarlanean. Serafin Esnaolatik irtengo da kalejira, 12:00etan.

Donostiako Orfeoi Gaztearen kontzertua, Donibanen

San Joan Bataiatzailearen parrokian izango da emanaldia, datorren asteko larunbat arratsaldean, maiatzak 6.

Ikasturtea hasi dute Pasaia Musikaleko ikasleek

Klaseak hasiak badira ere, matrikulazio epea zabalik da oraindik. Berritasun gisa, aurten kantu moderno ikasgaia ere eskainiko dute.

Pasaiako Musika Eskolako ikasleek matrikula berritu dezakete gaurtik

Lehen aldiz izena eman nahi dutenek datorren astelehenera arte itxaron beharko dute eskolan izena eman ahal izateko.

Pasaia Musikaleko 50 haurrek kontzertua emango dute igandean

Eskolako abesbatza gaztea Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan elkartuko da, euskal kanta famatuak abesteko.

Gehiago