
Etxean musikak hezi, eta bokazioa ogibide bilakatu du sanjuandarrak. Urte luzez eskaini ditu piano emanaldiak han eta hemen, baina hunkipen bereziz mintzatu da Kanaria uharteetan emandako urteez.

Pasaia Musikaleko hemeretzi ikaslek parte hartuko dute bihar eta etzi artean Andoaingo Bastero Kultur Etxean ospatuko den piano jaialdian. Ikasle horietatik hamazapi banaka ariko dira, eta beste biak binaka. Andoiango Udalak eta Seiasle elkarteak antolatutako jaialdia da, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako musika eskoletako piano ikasleei zuzendua. Aurten ia 900 ume eta gaztetxo ariko dira, hiru adinetan (11, 14 eta 18 urtez azpikoak) eta bi modalitateetan (banaka edo binaka). Pasaia Musikaletik joango direnetatik hamazazi banaka ariko dira, eta beste biak binaka.

Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...

Lezoko Tomas Garbizu musika eskolako piano ikasleek hilaren 22ko Errenteriako Piano Jaialdian parte hartuko dute. Hilaren 10ean prestaketa-entzunaldia egingo dute Musika Eskolako Areto Nagusian, 18:00etan.

Trintxerpeko alkateordetzan izango da emanaldia, ostiralean. Easo Musika Eskolako ikasleak ere igoko dira oholtzara pasaitarrekin batera.
