
Rallyetan kopilotu modura aritzen da Araitz Ortega Urdampilleta oiartzuarra. Dagoeneko zenbait lasterketa korritu ditu, eta pilotu izatea gustatuko litzaioke.

Askotan parte hartu dute Jaizkibelgo Igoeran Patxi eta Aitor Hoyos aita-semeek. Aitak 35 urte inguru eman ditu rallyen munduan, eta 2012tik haren bolantea darama semeak.

Don Bosco Ibilaldiaren hamabosgarrena egingo dute larunbatean 110 ibilgailu klasikok. Errenteria-Oreretatik abiatuta Irunen bukatuko dute zeharkaldia parte hartzaileek Nafarroa eta Gipuzkoako errepideetan barrena ibilita.