
Txiki gelditu da Agirre Lehendakariaren plazan antolatzaileek jarritako karpa arratsaldean. Atertu ez badu ere sagardoa bota eta bota aritu dira 28 postuetan ari diren boluntarioek.

Sagardo Egunaren hogeita hamazazpigarren aldia ospatzen ari dira Errenteria-Oreretan. Euriak ez du zapuztu festa handia.

Lezoko Sats herri kiroletako taldea herri kirolak sustatzen ari da herrian. Hogei lagun ari dira jarduera hori ezagutarazi nahian, eta jendea gonbidatu nahi dute parte hartzera.

Zientoka herritar gerturatu dira Linoko karpara. 40 sagardogileren zukua dastatzeko aukera izan dute.

Sagardoaren bueltako festa giroa nagusitu da herriko kaleetan. Arratsalderako motorrak berotu dituzte.

Hiru hamarkada eman ditu Sagardo Eguna berezko ezaugarriz jazten. Postuen zein Zumardiko agertokiaren dekorazioa, eta edalontziaren diseinua egin du urtero. Aurtengo omenduetako bat da Rico.

Herriko bazter denetan da ezaguna Idoia Arbelaitz. Bera da Sagardo Egunaren aurtengo omenduetako bat. Antolaketa lantaldera emakume gehiago erakartzeko lanean ari dira. Hunkituta jaso du aitortza.

Sagardo Egunaren 35. ekitaldia egingo dute bihar, eta egun osoz zer gozatu izango da herriko kaleetan. Arratsaldez, 40 sagardotegitako uzta dastatzeko aukera izango dute Zumardira bertaratzen direnek.

Sagardoaren festak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu hilaren 29an. Foru plazan egingo da eguneko lehen txotxa, 12:00etan.

Txemi Urraren herriarekiko eskuzabaltasuna omendu dute, eta berak eman dio hasiera aurtengo txotxari.

Donostia sagardotegian bi pertsonentzako otordua irabazi du Alvarezek.

Jaiaren barruan, urtero bezala edalontziak erosteagatik, zozketarako txartela jaso zuten bertaratutakoek. Zozketa horren zenbaki irabazlea ezagutarazi dute Sagardo Egunaren antolatzaileek.

Aurreko urtetan baino sagardo eta pintxo gehiago eraman arren, bi ordutan dena agortu zuten. Lehen aldiz Gipuzkoa plazan egin dute errepresaliatuen aldeko sagardo eguna.

