
Sindikatuek, Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deituta, 19:30ean elkartuko dira Herriko Plazan.

Irunen, Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan egingo dituzte batzar ireki horiek datozen egunetan.

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek Etxerat elkartearekin eta Sare Herritarrarekin batera antolatutako azken ostirala ohi bezala 19:30ean abiatuko da Herriko Plazatik.

Azpikontratatutako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileen soldatak parekatzearen alde egin du udalak. Zerbitzuaren lizitaziorako aurrekontua %56 handitu du.

Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte grebak Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek. Argudiatu dute Hezkuntza Sailak helarazi dien azken proposamena ez dela nahikoa, eta "eduki, zehaztapen eta bermeak falta" dituela.

Asteazkenean 48 urteko garraiolari bat hil zen Pasaiako portuan kamioia kargatzen ari zela, bihotzekoak jota. LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta EHNE sindikatuek langile horren heriotza salatu dute gaur.

Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo hezkuntza publikoko irakasleen %70,69k babestu du greba.

LAB, Steilas, ELA eta CCOO sindikatuek hamabi eguneko greba zikloa aurkeztu dute. Hilaren 22 eta 23an, irakasleen lanuzteak.

Ahoan bilorik gabe esan du Inko Iriarte LABeko ordezkariak, istripu eta heriotza horien atzean "patronalaren inpunitatea" dagoela: "Europan araudi bat jarri zuten abian duela hiru hamarkada, eta patronalak, sinpleki, ez du betetzen".

Astelehenean egingo dute protesta Altamirako biribilgunean, 11:30ean.

"Herri bakoitzak bere elikaduraz erabakitzeko eskubidea duen bezala, bere langileen lan-baldintzak ere erabakitzeko eskubidea du", esan dute.

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileen lanuztearen harira irakurketa kaleratu du sindikatuak. Maiatzaren 23tik daude greban.

Mobilizazio eguna antolatu dute bihar ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek Hego Euskal Herrian. Errenteria-Oreretan 19:00etan abiatuko da manifestazioa Herriko Plazatik.

LAB sindikatuak deituta, hainbat pasaitar portuaren sarreran elkartu dira. 20:00etan, Antxoko Gure Zumardian egingo dute bat hileroko hitzorduarekin.

Pasaiako Portuko zamaketariek porturatu berri den barkuaren lanak atzeratu dituzte, Bilboko langileen 24 orduko lanuzteak babesteko.

LAB sindikatuak deituta irten dira kalera Oarso eta Bidasoko langileak

Errenteriako Udalaren menpeko egoitzen garbiketako eta Jesusen Bihotza Zahar egoitzako langileek elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute.

Atzo eguerdian geldialdia egin zuen Irunen Lan duinaren eta eskubide sozialen alde goiburuarekin abian den martxak. Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barrena ibiliko da. Aurten gehiengo sindikalak deituriko greba orokorretatik abiatutako ekimena da, eta euskal herritarrentzat enplegu duina aldarrikatzea du xede. Sindikatuez gain, 150 gizarte eragile inguruk egin dute bat Euskal Herria Martxan mobilizazioarekin. Pablo Garmendia Bidasoko ELAko arduradunak eskualderako mezu propioa osatu dutela esan zuen eta, hala, «enpleguaz gain etxebizitza duina izatea eskubidea dela» aldarrikatu zuten atzo San Juan plazan. Arratsaldean martxalariak Errenteria-Oreretara iritsi ziren. Herriko plazan elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren zarata ateratzen aritu ziren.