
Hilabete honetan ere emanaldiak eskainiko ditu Udal txistulari taldeak; Baserritarren azokaren udazkeneko jaian ariko dira, eta Santa Zezilia eguneko kontzertua ere ondu dute.

Gaurtik eta hilaren 31ra bitartean, Donibaneko santioak izango dira. Gaur jaurti du txupina Xatur Telletxeak, eta suziria piztearekin batera, sanjuandarrak zortzi eguneko festa giroan murgildu dira.

Handia izan zen atzoko Madalen Aurreko Txistulari Kontzertua. Handia ikuskizuna, eta handia publikoaren erantzuna.

Asteburu honetako San Joan jaien iritsierak Pasaiako barrutietako jaien denboraldiari irekiera emango dio. Festa garaia inauguratzeko ekitaldia egin dute San Pedron, musikari, dantzari eta erraldoiekin.

Gaurtik eta ekainaren 1era bitartean, Illunbek antolatzen duen Musikaz Blai jaialdiaren XVI. ekitaldia egingo da, zortzi ekitaldirekin. Serafin Esnaola plaza izango da jaialdiaren epizentroa.

Emanaldi denak, beste kultur eragileekin egindako elkarlanaren ondorio dira.

Erdigunean izango da kalejira, eta Xabier Olaskoaga plazan, txistu-bertso emanaldia 12:00etan hasita.

Madalen Aurreko Txistulari kontzertuko gonbidatu berezia izan da Elorrieta, eta zenbat eragile inplikatu diren eta plaza beteta ikusita, "hemen herri bat dago" adierazi du abeslariak. Madalen festek eztanda egiteko orduak falta dira.

Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan da Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen jaialdia. Hurrengo larunbatean izango da, hilak 16.

San Marko Eguneko bezperan erromeria eskainiko du gotorlekuko zelaian.

Pasaiak bat egin du Musikalean egitasmoarekin. Bihar Juanje Neirako trikitilariek aterako dute musika kalera. Ostiralean txistularien txanda izango da.

Donibaneko Itsas Mendik bi emanaldi antolatu ditu. Hilaren 21ean Errenteriako Udal Txistulari Taldea Juanba Berasategi aretoan izango da. Abenduaren 12an, aldiz, Zaria Koru Eskolak Gabon kontzertua egingo du San Joan Bataiatzailearen parrokian.

Xenpelar Bertso Eskolako ikasleekin batera arituko da Udal Txistulari taldea.

Hilaren 6an izango da emanaldietan lehena, ostiralean, eta kontzertu dantzaldia antolatu du Xabier Olaskoaga plazan 18:00etan hasita.

Martxan da XVI. Musikaz Blai. Bihar eta etzi hainbat ekitaldi jasoko ditu barrutiak, eta trafikoan eragina izango dute.

Apirilean ere txistu doinuak izango dira Udal Txistulari taldearen eskutik; bi kontzertu eta diana bat ondu dituzte.

Erdialdeko kaleetan barrena egingo dute diana goizean goiz. Ondoren, emanaldia eskainiko dute Jesusen Bihotzaren egoitzan.

Lehen ekitaldia larunbatean du Udal txistulari taldeak; kantujira girotzen ariko da.

Orain arteko dianak hamabostean behin egingo ditu txistulari taldeak, eta berritasun gisa, kontzertuak eskainiko ditu bi astean behin.

Kaputxinoak, Fanderia, Gabierrota eta Lartzabalen diana egingo dute, baita San Inazio Eguneko diana berezia ere. Madalenetan hainbat hitzordu izango dituzte.