
Aurtengo xanistebanen gaineko balorazio "oso positiboa" egin du udalak. Joana Mendiburu alkateak oiartzuarrei eskerrak eman dizkie, "auzolanerako erakutsitako borondateagatik".

684 lagun bildu ditu aurten Ardi Latxa elkarteak antolaturiko arkume jateak. Bazkarian Oiartzun euskalduna izaten jarraitzeko aldarria egin dute.

Baserritar Egunaren barruan, Inaxio Uharte sagardo lehiaketa izan dute. Eguerdian, erretiratuen bazkaria eta bazkari feminista egin dira.

37. edizioan iazko formatu berari eutsi diote antolatzaileek. Gizonen zortzi taldek eta emakumeen bostek hartu dute parte.

Udalbatzako kideek eta Oiartzunera bizitzera etorritako bizilagunek hartu dute parte soka dantzan. Ondoren, jai batzordeko bi kide arduratu dira herriko jaiei hasiera eman dien txupina botatzeaz.

Oiartzungo urtekaria aurkeztu ondoren, xanistebanetako kartel lehiaketako sariak banatu dituzte. Urtero bezala, aitortza bat egiteko baliatu dute ekitaldia, eta Ihote Taldearen txanda izan da aurtengoan.

Birgilio Labandibar eta Xabier Izagirre ergoiendarrek botako dute bihar xanistebanetako txupina. Jai batzordeak proposatu zion udalari suziria Ergoiengo bi bizilagunek botatzea, 40 urtean auzogintzan eta herrigintzan egindako lana aitortzeko.

Xanistebanak iristear direla, Oiartzungo Asanblada Feministak dena prest du. Larunbatetik astelehenera arteko egitarau feminista prestatu dute. Gainera, eraso matxisten aurkako protokoloa sortu du asanbladak.

'Udako musika 2025' da playlistaren izenburua eta Spotifyko Oiartzun Musika Euskaraz kontuan aurki daiteke. Parte hartzaileen arteko zozketaren sariak abuztuaren 2an emango dituzte.

Larunbatean (abuztuak 2) hasiko dira Oiartzungo jaiak, eta udalak zenbait zerbitzu egongo direla iragarri du. Eraso matxisten prebentzio eta arretarako guneaz gain, komun publiko gehiago jarri, Xorrola zerbitzua handitu, eta trafikoan aldaketak egongo direla jakinarazi dute.

Abuztuaren 1ean, xanistebanetako lehen egunaren bezperan, batukada egingo dute 20:00etan. Bertan parte hartu nahi duten herritarrak hilaren 30ean txosnagunean egingo den entsegura deitu dituzte.

Oiartzun 2024 urtekaria aurkeztu eta Xabistebanak 2024 lekiaketaren sari banaketa egingo dute ostegunean. Aldi berean, erraldoiak dantzatzeko ardura izan duen herritar taldea omenduko dute.

Xanistebanetako Mozorro Festan izena emateko epea zabalik dago. Galdetegia abuztuaren 2ra arte bete daiteke, baita abuztuaren 6an bertan ere.

Biyurrieneak bilera antolatu du datorren ostiralerako, hilak 15. Abuztuaren 5a prestatzen hasiko dira arratsean.

18:00etarako deitu dituzte batzordekideak bilkurara. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreratu du udalak.

Udaleko ordezkariak zein herriko eragileek bilera egingo dute, festak errepasatu eta datorren urtekoetan zer findu daitekeen ikusteko.

Probak eragina izango du trafikoan, eta aldaketa horien berri eman du Udaltzaingoak. Ia auzo guztiak zeharkatuko dituzte txirrindulariek.

Txapelketa Herrikoian, Gazteen Mailan, Iradi eta Ormaetxea garaile. Helduenean, Noble eta Aranburu. Gipuzkoakoan, Urbieta II eta Urbieta III.

Manuel Lekuona etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat. Hondakinak jasotzeko egutegia eta kokalekuak zehaztu ditu udalak.

Euskarazko abestiak lehenetsiko dituzte, 10 abestiko zerrenda osatuko beharko da. Uztailaren 3ra bitarte bidali daitezke proposamenak.