
Alkateordetzak Letras Galegas Pasaia jaialdia jasoko du hilaren 9an eta 10ean. Liburu aurkezpen bat eta poesia errezitaldi bat ondu dituzte.

Martxoaren 31tik apirilaren 6ra bitartean joango dira Lugo eta Ourenseko txokoak ezagutzera, Xose Estevez gidari dutela. Izena emateko epea, hilaren 16ra arte.

Poesia Kaia egitasmoaren hirugarren ekitaldia egingo da hilaren 21etik 25era. Lau ekitaldiz osatutako programa eraiki dute. Aurelio Agirre Galarraga idazle eta poeta galiziarrari omenaldia egingo zaio, bere ama, Josefa Galarraga Etxebeste, lezoarra baitzen.

Manuel Martinez Murgia Galiziako abertzaletasunaren bultzatzailearen ama izan zen eta 1806an jaio zen Oiartzunen.

Fato Cultural Daniel Castelaok eta udalak ekitaldiak antolatu dituzte hilaren 26tik 28ra bitartean. Hitzaldia, poesia eta omenaldia izango dira osagaiak.

XVI. eta XIX. mendeen arteko matxinadei buruzko liburua argitaratu du Estevezek. Ostegunean emango du errepasoa.

Kontxa Murgiaren omenez urtero antolatzen dituzten ekitaldiak atzo hasi ziren. Euskal Herria eta Galiziaren arteko loturan sakontzeko baliatzen dituzte, eta aurten Katalunia batu da.

Bihar, urtero bezala, omenduko dute Kontxa Murgia. Manuel M. Murgia Galiziako abertzaletasunaren sustatzailearen ama izan zen. Xose Estevezek eman du haren bizitzaren berri.

Omenaldiaz gain, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu horren bueltan

Hilaren 3an eta 9an Letras Galegas jaialdia egingo da Trintxerpen, hainbat jarduerarekin.

Arizmendienean izango da poesia errezitaldia, eguraldi onarekin. Antton Kazabonek errezitatuko ditu euskaraz, eta Xose Estevezek, galegoz.

Euskal Herriko galiziar komunitatearen gainekoak biltzen ditu dokumentalak, eta Pasaiak, noski, pisu berezia du ikus-entzunezkoan.