Oarso Bidasoko HITZAren Eguberrietako atala.
Bertan Oarsoaldeko herrietako Eguberrietako egitarauak eta albisteak zein argazki galeriak daude eskuragarri.
Oarso Bidasoko HITZAren Eguberrietako atala.
Bertan Oarsoaldeko herrietako Eguberrietako egitarauak eta albisteak zein argazki galeriak daude eskuragarri.
Abenduak 16, ostirala
Abenduak 19, astelehena
Abenduak 22, osteguna
Abenduak 23, ostirala
Abenduak 24, larunbata
Abenduak 28, asteazkena
Abenduak 29, osteguna
Abenduak 31, larunbata
Urtarrilak 6, ostirala

Dozenaka eta dozenaka haurrek parte hartu zuten, 2022ko azken egunean, Lezoko Haurren VI. San Silbestre lasterketan.

Olentzero lapurtu eta erre dutelako, herritarrek euren ezinegona plazara eraman dute.

HITZAko lantaldearen Eguberrietako oporraldiagatik, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.

Eguberritako kantak abesteko egin ohi duten kalejira bukatuta, berritasuna izango da aurtengoan: hamaiketakoa egingo dute.

Piztu Lezok abian du Zaporeak-en aldeko elikagai bilketa. Bihar jasoko dituzte bildutakoak, kalejiran. Astelehenean, errefuxiatuen kanpalekuranzko bidea hartuko du lezoarren elkartasun supermerkatuak.

Urtarrilaren 5era arte, alde baterako denda egituratu dute Xenpelar Etxean, Torrekuan dauden sortzaileen lanekin.

Atzo egin zuten San Tomas jaia, eguraldi eta giro onarekin. Ostiraletik zabalik da, Kultura Aretoan, Disko eta Liburu Azoka.

Euskarazko eta gaztelaniazko sari nagusiak Rosario Alza Eneterreagak eta Paloma Ruiz del Portal Muñozek irabazi dituzte.

Udalaren 2023ko egutegirako argazki lehiaketa irabazi du lezoarrak. Osotara, 70tik gora izan dira aurkeztu diren irudiak.

Eguberriak ospatzeko jarduera eta emanaldiak barrutiz barruti eskainiko ditu udalak hilaren 26tik 28ra bitarte.

Lezoko Udalak adierazi du Olentzero lapurtu eta erre zutenen bila ari direla, ikerketa zabalik dagoelako.

Hilaren 5ean (osteguna) taularatuko dute 'Urteak bete, abenturak bizi!' ikuskizuna pailazo ezagunek, Bekoerrotan.

Paretako nahiz mahaiko udal egutegiak banatzeko epea handitu dute. Mahaiko egutegi gehiago hilaren 29an iritsiko dira.

Hilaren 24 eta 31n hainbat trafiko mozketa izango dira erdialdean.

Olentzerok auzo elkartea bisitatuko du ostegunean. Jostailu bilketa ere egingo dute, arratsaldez.

Deskarga ezazu doan Eguberri kanten liburuxka.

Ereintzaren Olentzero elkartearen egoitzatik abiatuko da Gabon egunean. Kantak aurretik entseatzeko aholkua eman dute antolatzaileek.

Kamioi bete jostailu gerturatu dira Perros Negros elkarteko kideak Bekoz Beko elkartearen egoitzara, "inor jostailurik gabe gera ez dadin".

Eguberriak behar bezala ospatzeko adin tarte guztientzako ekintza eta ekitaldiak antolatu dituzte urtarrilaren 7ra bitarte: musika, dantza, antzerkia, tailerrak...

Conductus Ensemble musika elkartekoekin batera ariko dira abesbatzako kideak, G. F. Telemann eta A. Vivaldiren obrak interpretatuko dituzte.