
Errenteriako Udalari zigorra eta isuna jarri dizkiola URA agentziak adierazi du PSE-EEk prentsa ohar bidez Costasen araudia urratzeagatik; espedientea zabaldu bai, baina etenda dago, eta zigorrik ez da, momentuz behintzat, Costasen erantzunaren zain.

Oinezkoen irisgarritasuna eta konektibitatea hobetuko dituen esku hartzea 2023ko Irisgarritasun Planean jasotako ekintzen barruan kokatzen da.

Mataderoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du udalak, Hibaika Arraun Elkarteko eta Gurekin auzo elkarteko ordezkariekin batera. Kirol elkartea, gaztelekua eta auzotarrentzat ekipamendua izango ditu eraikinak etorkizunean.

Topoa hiri ingurunean integratzea "estrategikotzat" jo dute auzo elkarteek udalerriaren etorkizunerako, eta etorkizun hori inguruko auzotarrak "kontuan hartuta" pentsatu eta eraikitakoa izatea galdegin dute.

Auzotarrekin adostuta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko ditu udalak datorren astean. Lanen berri emateko agerraldia egin dute Aizpea Otaegi alkateak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotziak, eta Alabergako hainbat bizilagunek.

Plana gauzatu ahal izateko 10.200 euroko laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzatik. "Lezo guztiontzat irisgarriago izatea" da planaren misioa.

Pasaiako Udalak konponketak, margotze lanak edota garbiketa lanak egin ditu bi kirol guneetan azken hilabeteetan.

Pabiloiaren lanak amaituta Iztieta- Ondartxoko hiltegi zaharraren eremua eraberritzeko bidean "mugarri garrantzitsua" ezarri dela gaurkoan esan du Otaegik.

Herritarren iritziak entzunda, Bide Berria proposamena babestu duten alderdietako ordezkariek hasierako proposamenean zenbait egokitzapen txertatzea egoki baloratu dutela jakinarazi dute udaletik.

Bordalaborda eta San Roke kaleak batzeko zeregina du irisgarritasun azpiegiturak, eta Lezo Bidetik Bordalabordaraino (eta alderantziz) doanaren osagarri da.

Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Trintxerpeko gunean: leihoak aldatu dituzte, berokuntza instalazioa berritu dute eta margotze lanak egin dituzte.

Gaztaño auzoan, eta auzotarren eskaera bati erantzunez, 7-14 zenbakiek mugatzen duten hiruki itxurako gunearen berrurbanizatzeko lanak amaitu berri direla jakinarazi du udalak.

Zundaketak egin behar dituzte Arraitokin, bertako lurretan kutsadurarik ote den jakiteko.

Eremu horretan, gainera, gune naturalizatu berri bat sortu da, eta haur eta gazteei begirako jolas elementu informalak, egonlekuak, mahaiak eta bankuak jarri dituzte.

Lanak lau sektoretan banatuta daude, eta 2025ean bukatuko direla aurreikusi du udalak. Lan horien kostuaren % 56a Europar Batasuneko Next Generation funtsek finantzatuko dute.

Motorra aldatu behar dute, eta piezak hilaren 24an iritsiko dira. Igogailua egun horretan bertan martxan jartzea aurreikusi du udalak.

Azken asteetan Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak.

Olibet- Etxe Berrietako aparkalekua auzoaren berrurbanizazioa aintzat hartu gabe esleitu izana salatu du PSE-EEk.

San Pedroko Esnabide kaleko garajeen sarreran eta kanaleta drainatzailean konponketa lanak egingo dira azaroaren 4tik aurrera.

Trintxerpeko jarduketa horiek eguraldi onarekin egin ahalko dira soilik, eta trafiko aldaketak eragingo dituzte.