
Aldundiak Gaintxurizketan behin betiko oinezkoentzako pasabidea eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitatu du.

Auzo elkarteek deituta batzarra egin zuten atzo arratsaldean dozenaka eta dozenaka herritarrek Topoarentzat irtenbide integrala bilatzeko.

Urtarrilean zehar, Hirigintza Plangintzaren Aholku Kontseiluak bi bilera egin ditu Udal Gobernuak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko aurkeztu duen proposamena ezagutu eta aztertzeko.

Espainiako Kosta eta Itsaso Zuzendaritza Orokorraren eta URA agentziaren ebazpenek bi erresoluzio berritan "baieztatu" dutela azaldu dute sozialistek.

Altzaten eraikiko dute Musika eta Ahotsaren Etxea. Udalak 4.800.000 euro bideratuko ditu proiektu horretara.

Astelehenean lanak hasiko ditu udalak Igantzi auzoko 9-11 zenbakietan, eta Galtzaraborda etorbideko 31-33 zenbakietan.

2004koa da azken HAPOa. Ondo bidean, urtea bukatu aurretik nahi du onartu behin betiko, edo 2027 hasieran hirigintza arau nagusia udalak.

Bizilagunak kontuan hartu gabe garatutako proiektua dela salatu du Gaztañoko auzo elkarteak.

Aldundiak Pasaiako Udalari eman dio laguntza hori, eta Herrera eta Trintxerpe lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean mantentze eta kontserbazio lanak egingo dira.

Alokairuzko etxebizitza babestua eraikitzea funtsezkoa den uste osoa duelako egin duela udalak urratsa adierazi du Otaegik, "herrian bizi den etxebizitza larrialdiari erantzuteko".

Astigarraga eta Irun kaleen arteko Donostia kaleko azalera berritu dute, erraia bera, baita aparkalekuen eremua ere asfaltatuta.

San Pedroko Esnabide kaleko garajeetan sarbidea konpontzen ari dira, eta hilaren 6an bukatuko dituzte jarduketak. Ibilgailuen sartu-irtenak bermatuta egongo dira uneoro.

Auzoa eraiki zenetik euri urak eta ur zikinak bereizi gabe isurtzen dira badiara, eta horri irtenbidea emateko dira obrak.

ETS Eusko Trenbide Sarearekin hilaren 13an egin zuten bilera, bertan hitz egindakoaren berri emango dute.

HAPOak eskaintzen dituen aukerak garatzeko eta Marrukenen eragiteko eskatu dute sozialistek.

Aurretik zeudenak kendu, eta hormigoizkoak jarri dituzte. Udalak zehaztu du ia 23.000 euroko inbertsioa egin duela.

Ernio, Irumugarrieta eta Urdaburu kaleetan egin ditu udalak esku hartzeak.

Elementuen materialak hondatuta daudelako erabaki du udalak horiek berritzea, eta zaharren ordez, altzairu galvanizatuko baranda jarri dute.

"Akatsa" da sozialistentzat Topoaren kotxera zaharretan 200 alokairu publikoko etxebizitza egiteko proiektua txertatu ez izana hasierako txostenean.

2022an egindako proiektuarekin alderatuta "atzera pausua" dela lizitaziora ateratakoa salatu du, eta berehala gelditzea eskatu du.