Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.


Xabier Lukin errenteriarrak etxean irabazi zuen atzo. Nerea Amilibia zarauztarrak, berriz, emakumeen kategoriako txapela eraman zuen.

Elorsoro kiroldegian elkartuko dira, Haziak-en ekimenez. Marina Pontos yoga irakasle eta musikariak gidatuko du igandeko saioa.

Bihar bilduko dira, 19:30ean, Armonia elkartean.

Zilarra, Hibaikarentzat izan da

Etorkizunaren Alde plataformak Elkartasun Eguna antolatu du gaur, martxoaren 11n Iruñean atxilotu zituzten lau gazteei eta hurbilekoei babesa adierazteko.

Sailkapen estropada bihar arratsaldean da, eta etzi goizean finala.

EATek antolatuta San Markoko Igoera lehiatuko da etzi; Bizarain mendiaren inguruetatik barrena igaroko da 600 metroko desnibela duen proba.

Lehen bista, 14:00etan egingo dute Fanderiako gunean eta bertatik, Agustinak, Gaztaño eta Alabergara joango dira.

Liburutegi berria izango du datorren ikasturtean Donibanek; barrutian, aukera baliatu nahi izan dute liburutegi ereduaz hausnartzeko eta proiektua, hastapenetatik, komunitatean trinkotzeko.

Oiartzungo Carrefourreko langileek hiru greba egunera deitu dute. Madrilen hitzarmena negoziagai da; saltokiko baldintzak hobetzeko eskatzen ari dira.

Datorren igandetik (abenduak 3) aurrera igande eta jaiegunetan Donostiako ospitaleetara autobus zerbitzua jarriko dute martxan.

Euskararen Astea antolatu dute, hainbat ekitaldirekin; festa nagusia larunbatean egingo dute

Lezoko kirol taldeek denetik egin dute asteburuan. Aipatzekoak, Munttarperen nesken taldearen, Gaintxuren eta Kurkubiren garaipenak.

Abenduan esleituko ditu lokal berriaren lanak udalak. Azpiegituraren diseinuan herriko talde eta eragileek parte hartu dute.

Pasaia Kirol Elkarteak zelai berritua inauguratu zuen larunbatean, garaipen batekin gainera. Klubaren etorkizunerako mugarritzat jarri zuten.

Eraso matxisten aurpegi guztien kontra borrokatu behar dela aldarrikatu dute gaur Errenteria-Oreretan egin duten eskualdeko manifestazioan.

Indarkeria matxistaren kontrako eguna da gaur. Horren harira, Errenteriako Udalak erakunde adierazpena kandu du. Erreparazioan jarri du enfasia.

Koldo Mitxelena ikastetxeko ikasleek bat egin dute egunarekin, gaur, eta indarkeria matxistaren aurka azaldu dira. Lehenik ikasleek beraiek gairen gainean egindako bideoak ikusi dituzte ikasgeletan, eta gero jolastokian bildu dira Matxismoak hiltzen gaitu goiburua zuen pankartaren atzean.

Oiartzungo Feministen Asanbladak antolatuta, dokumentala eskainiko dute gaur