'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.


Eskualdeko langabezia tasa %13,16koa da, herrialdeko hirugarren altuena Bidasoaren eta Deba Barrenaren atzetik.

Oiartzungo Sare Herritarrak maiatzaren 14an grabatutako lipduba Youtube atarian ikus daiteke.

Ibon Martin idazle donostiarraren ‘El faro del silencio’ eleberriak erakarrita bisitari asko ari dira iristen azken aldian Pasaiara; idazleak gidatuta, eleberria girotzeko erabilitako txokoak bisitatzen dituzte irakurleek

Ostiraleko papereko edizioan bi orriko elkarrizketa argitaratuko du HITZA-k.

Udan etenaldia egingo du Duintasuna jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, baina urrian itzuliko dira: "Berriro ekingo diogu gure borrokari, eta gainera, alaitasun handiagoz".

Erandioko eta Elantxobeko banderak eraman ditu Oiartzungo traineruak. HIbaika bigarren izan zen atzoko estropadan.

Larunbatean neskek irabazi zuten estropada; eta atzo mutilek.

Pala txapelketan maila oso handia izan da. Sarien banaketaren ondoren herri bazkaria egin zuten.

Jai batzordeak atzo egi zuen agerraldia aurtengo madelenen berritasunak jakinarazteko.

Frontoian bildu dira eta guztira 15 talde aritu dira otordurik onena prestatu nahian. Itxuraz dotoreak gehientsuenak, eta denak goxoak, ziur. Bat gailendu behar, eta guraso berrien taldeak prestatutakoak eraman du saria.

Iñigo Susperregi errenteriarrak urteetan zehar hamarnaka futbol kamiseta bildu ditu. Guztiek daramate molde zaharreko baloia, koroa eta bandera txuri-urdina paparrean.

Bekoz Beko taldeak elkarretaratzeak antolatu ditu larunbatean Trintxerpen eta Antxon.

Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen preso oreretarrak bizi duen muturreko egoera salatu eta etxeratzea eskatzeko Sare Herritarrak larunbatean egingo duen agerraldiarekin bat egin dute Oreretako Sortu eta Errenteria Irabaziz alderdiek.

Martxoaren 19ko herri galdeketa babestea adostu dute EH Bilduko eta EAJko zinegotziek. Aho batez onartu dute otsaileko plenoan.

Ingurumen arloko Aztertu lehiaketan saritu dituzte Anunciata ikastetxeko bi ikasleak, marrazketaren atalean.

Haurtzaro Ikastolakoek bihar, Abaraxkoek etzi, eta dantzariek igandean girotuko dituzte Oiartzungo 2017ko inauteriak.

Martxoaren 3an izango da afaria, martxoaren 8a ospatzeko.

EH Bilduk bat egin du Sarek deitutako agerraldiarekin eta senideei elkartasuna adierazita, Gogorza etxeratzeko lanketan bidelagun izango dituztela esan du.

Ostiralean, 11:00etan, Donibaneko aiton-amonen aterpean egingo dute aurtengo inauterien aurkezpena.

Insausti garraio enpresarentzako lan egiten zuen kamioilaria gogoratu dute sindikatuek, haren enpresaren aurrean.