Albisteak

Xanistebanetako jai batzordea bihar elkartuko da

Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira egitaraua fintzen jarraitzeko.

pescados.orokorra

[Galeria eta bideoa] Zerua ukitu du 'Pescaus'-ek

Pescados Ferreres Anaiak Antxoko areto futboleko taldeak Euskal Ligara igotzea lortu du, Gipuzkoako Lehen Mailako finala irabazita. Pescaus taldearen zaleek ederki asko ospatu dute garaipena.

power rangers finala

Power Rangers 1896 primerakoa da

Gipuzkoako Lehen Mailarako txartela lortu dute areto futbolekoek. Saskilagunek ezin izan zuten irabazi eta Oiartzungo neskek itxoin egin beharko dute.

Lehen Mailara igo da Oiarso Saskibaloiko gizonen Taldea

Oiarso Saskibaloi Taldeko gizonak Lehen Mailara igo dira larunbateko partida irabazita Oiartzungo Saskilagunak taldeari.

mendekosteak

[Argazki galeria] Festarako gogoak euria garaitu du

Gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Sagardo Jaia

oarsoaldea
Mendekosteak 2016

Hasi dira mendekosteak

Mendekosteak hasi dira. Adi, Zabarre eta Perutxo piratak herrian daudela. Haiekin edozer gerta liteke, festa giroan, igandera arte.

Marisol Garmendia eta Izaskun Gomez

Marisol Garmendiak lonjaren gaineko argibideak ematera agertu ez izana salatu du EH Bilduk

Lurralde antolaketako diputatuak bere agerraldia hilaren 25ean izango dela iragarri du gaur Pasaian.

olatz mitxelena
burusoilak

Asko dira, eta askoz gehiago izango dira

Errenteriako Burusoilen Elkarteak bere lehen eguna egingo du etzi. Bertako kide izateko baldintza ez da zaila asmatzea, baina, hala ere, eguneko ekitaldiak herritar orori zabalik daudela ziurtatu dute elkarteko buruek.

Goienetxearen lankideek elkarretaratzea egin dute

Goienetxea euskal presoak, laugarren eguna bete du gose greban

Asteartero elkarretaratzeak deitu dituzte Niessen sarreran Isolamendurik ez lemapean.

VI. Mariasun Landa Sariak

Mariasun Landa Saria martxan da zazpigarrenez

Hilaren 31n amaituko da lanak aurkezteko epea, eta 450 euroko bi sari banatuko dituzte

Elkartasun Eguna, kartzelak hustutzeko

Denak batuz herria askatu lelopean Elkartasun Eguna antolatzen ari dira Buruntzaldea, Donostialdea eta Oarso Bidasoa eskualdeetako Denak Ala Inor Ez taldeak elkarlanean.

Zinemarekin denek goza dezaten

Bizitu proiektuaren helburua, dibertsitate funtzionala duten haurrei zinemaz disfrutatzeko aukera ematea da gainontzeko haurren baldintza berdinekin.

Atzerako kontaketa hasi da

Gure Esku Dagok galdeketa egunerako gelditzen den denbora neurtuko duen erlojua jarri du Zumardiko kioskoan, eta bi suzirik markatu zuten atzerako kontaketaren hasiera.

gure esku dago erlojua agerraldia

Galdeketarako atzera kontua adierazten duen erlojua jarri du Gure Esku Dago-k

Martxoaren 19ra arte falta diren egun eta orduak azaltzen ditu erloju digital batek.

victor gomez pin

Victor Gomez Pinek hitzaldia emango du Donibanen

Filosofoa, Hugoenean ari da idazten bere azken lana.

olatz mitxelena
sanmarko-udala

Lezoko Udalak eta Sanmarkok bost edukiontziko sistemaren hitzarmena sinatu dute

Bosgarren edukiontzia lehenik Altamira auzoan jarriko dute. Urtean zehar beste auzoetara zabalduko dute bost edukiontziko sistema.

Aitzol Gogorzaren aldeko herri argazkia urte zahar egunean. Argazkia: Errenteria-Oreretako Sare.

Aitzol Gogorzaren egoera salatu dute hamarnaka lagunek

Aitzol Gogorza larri gaixo den euskal presoaren egoera salatzeko herri argazkia egin zuten larunbatean hamarnaka lagunek.

Pasaiako Badia, segada

10.000 eurotik gora 40 egunean

Guztira, 300 lagun baino gehiagok egin diote ekarpen ekonomikoa komando antikapitalistetako kideen hilketari buruzkoak jasoko dituen ikus-entzunezkoari.

olatz mitxelena

Motozale bat zauritu da gaur goizean jazotako istripuan

25 urteko errenteriarraren motorrak talka egin du auto baten kontra, Gi-636 errepidean.

Gehiago