Albisteak

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola
pilotasoro

Oiartzuni buelta emango diote, Bizardia elkarteak antolatuta

Bost orduko ibilaldia egingo dute udalerriko mendietan zehar. Gero mokadutxoa jango dute Gurutzeko elkartean.

Gazte Asanbladako kideek hartu dute parte proiektoan

[Argazki galeria] Kontzientziak astintzeko

Errenterian kokatu dute egitasmoa, eta herritar eta eragileekin argazki bilduma osatu dute.

Joxe Iriarte 'Bikila': "Garai bateko kamaraderia gaur egun ez da existitzen"

'Kamaradak’ eleberria idatzi du Joxe Iriarte ‘Bikila’-k, Bilbon girotua, Euskalduna ontziolen itxieraren garaian; ostegunean aurkeztuko du Mikelazulon, 19:00etan.

olatz mitxelena
saskibaloia

Oiartzungo kirol taldeen agenda (2016-04-15)

Oiartzungo lehen mailako taldeak bihar berrekingo dio ligari. Madrilera joango dira, Atleticoren aurka jokatzera. Saskilagunek etzi etxean jokatuko dute.

LOMCE eta Heziberriren gaineko mahai ingurua egingo dute Lezo Herri Eskolan

Hilaren 18an, astelehena, egingo dute Gezala aretoan 17:00etatik 19:00etara.

Gogorza etxeratzeko eskatuko du Denak ala inor ez dinamikak

Aitzol eta besteak etxera! Ez dugu itxoiterik! Lema horrekin deitu du Denak ala inor ez dinamikak manifestazioa hilaren 21ean.

ezker abertzalea

Abian prozesuko azken batzarra egingo dute bihar

Emendakinak bozkatuko dituzte bihar. Ondoren, errepresaliatuentzako argazkia aterako dute.

Prest!, turrubuilaka

Turrunbuilaka jarriko dute euskara Donibanen

Euskaltzaleak aktibatzeko parte hartze prozesua abiatuko dute

olatz mitxelena

Donostia-Bidasoa Behea Paisaiaren Katalogoaren zehaztapenean parte hartuko du Lezok

Herritarrei ere zuzendu diete prozesua, eta lau foro egingo dituzte, horietako bat Lezon. Hilaren 28an (ostirala) izango da Kultur aretoan 18:00etatik 20:30era.

Garcia, Gomez eta Sierra gaurko agerraldian.

Mozarten doinuak jantziko ditu Andra Marik

Santa Zezilia zikloaren barruan emango du kontzertua andra Marik larunbatean.

indarkeria matxista

Emakumeak kalera, indarkeria matxistaren kontra

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da azaroaren 25a, ostirala, eta horren harira hainbat jarduera antolatu dituzte emakume taldeek.

olatz mitxelena
Goian Eskuinetik hasita bigarrena Sferlazzo, eta bere ondoanD' Ancana eta Sferlazzo, eta Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako hainbat kide.

Elkartasun eraldatzaileak hasi du bidea

Herrien Astea abiatu du gaur Mikelazulok. Grezia eta Lampedusan migranteekin izandako esperientzietaz mintzatu dira ikuspegi kritikoa zabaltzeko.

Ostiralera arteko epea Gabonak irudikatzeko

Pasaiako liburutegiek LIII. Gabonetako Marrazki lehiaketa antolatu dute.

olatz mitxelena

Eskualde mailako autolaguntza tailerra egingo dute bihar Errenteria-Oreretan

Biolentzia matxista jasaten edo jasan duten emakumeei zuzendutako tailerra da eta asteazkenero egiten dituzte saioak.

Bertsolari gazteei begirako Xenpelar Saria abian da

Xenpelar Sariaren kanporaketak hilaren 26an eta abenduaren 3an jokatuko dira Xenpelar Etxean. Finala berriz, Niessen Kulturguneak hartuko du abenduaren 8an.

Musika eskoletatik kalera

Euskal Herriko Musika Elkarteak antolatuta, Musikalean ospatuko da aste honetan, Santa Zeziliaren omenez; Pasaian ere kalera irtengo dira musika ikasleak.

olatz mitxelena
Julen Mendoza alkatea eta Ainhoa Aizpuru diputatua

Sorkuntza eta kolaborazioa bertatik bertara ezagutzeko

Torrekuak ateak parez pare zabalduko ditu asteburuan. Zehazki, Habian! proiektuaren barruan abiatutako Fabrika Kreaktiboa bertatik bertara ikusi eta han lanean ari diren artisauen lana zuzenean ezagutzeko aukera izango dute interesa dutenek.

euskararen motibazio saioa

Euskararen motibazio saioak hasi dituzte DBHko ikasleek

Haurtzaro Ikastolako ikasleekin hasi ditu Ttur-tturrek motibazio saioak. Abenduan Elizalde Institutukoekin egongo dira.

demoarso

Azken geltokiari begira esku gehiago batu nahi ditu Demoarsok

Martxoaren 19ko galdeketari begira jende gehiago biltzea ezinbestekoa dela nabarmendu du dinamikak. Hurrengo astetan, galderak zehazteko dinamikak martxan jarriko ditu Demoarsok Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon.

Gehiago