Albisteak

Lezon jada identifikatuak dituzte puntu ilunak

Herriko puntu ilunak jomugan

Arriskutsuak izan daitezkeen guneak, eta arriskuaren sentsazioa sor dezaketen tokiak identifikatzeko bilerak antolatu dituzte

olatz mitxelena
Aritxulegi, atxilotuak

Auzipetuei babesa adieraziko diete hainbat mobilizazioekin

Hilaren 11 eta 12an Ramon Gaztelumendi, Ixiar Iñarra, Xabier Iragorri eta Joakin Izagirre oiartzuarrak epaituko dituzte Madrilen

eihartze aramendia
Lehengo astearteko plenoan, zerga ordenantzen gaineko eztabaidan

EH Bilduk "gehien dutenen mesedetan aritzea" leporatu dio gobernu taldeari

Ondare Higiezinen Zergaren gaineko errekargua bertan behera utzi izana kritikatu dute, baita oinordetzan jasotako etxebizitzen gainbalioan %50eko hobaria ezarri izana ere.

olatz mitxelena

Iztieta-Ondartxoko ekintza planaren gaineko lehen saio irekia egingo dute

Iztieta auzoan inauguratu berri den informazio eta parte hartze gunean izango da saioa, eta Kirol zein Trafiko zinegotzi ordezkari eta teknikariak izango dira

Puntu bakarrarekin konformatu beharko dute zuri-gorriek

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Husna berdindu du Pasaiak Ondarroako Aurreraren kontra

oarsoaldea

Pentsio duinik gabe ez dela gizarte justurik salatu du Duintasunak

Duintasunak ostiralerako egin du hurrengo hitzordua. Egun horretan Miren Etxezarreta ekonomia doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedradun emeritoak hitzaldia emango du pentsioen gainean. Duintasunak herritar guztiak deitu ditu hitzaldian parte hartzera Niessen Merkatalgunean 18:00etatik aurrera.

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertsopaper lehiaketak martxan dira

Lanak jasotzeko azken eguna hilaren 28a da, eta sari banaketa abenduaren 30ean egingo dute.

Ander Lizarralde

Ander Lizarraldek finalaurrekoetarako txartela lortu du

Zuzenean sailkatu da Zarautzen jokatuko den finalaurrekotarako saiorako. Beste oiartzuar bat ere aritu zen atzoko saioan, Xamoa, laugarren postua lortu zuen

eihartze aramendia
Gau Beltza Oiartzun

Gau beltzaren festa izango da gaur Oiartzunen

Festa ikaragarri eta beldurgarria egingo dute Abaraxkakoek antolatuta. Garai bateko ohiturei keinu eginez, Gau Beltza ospatuko dute. Nekane Martiarena Abaraxkako kideak eman ditu xehetasunak.

oarsoaldea

Beramendirentzat bi urteko espetxe zigorra eskatu dute fiskaltzak eta herri akusazioak

Beramendiri udaletik hirigintzarekin lotutako ehundik gora txosten eraman izana leporatzen diote.

Sagarzazu, Mendoza, Nebreda eta Mujika Belabaratz-Tknikaren aurkezpenean

Belabaratz-Tknika inkubagailua, proiektu berrien habia

Ikasleen enpresa proiektuei bide emateko espazioa hitzartu dute Errenteriako Udalak, Tknikak, Don Boscok eta Oarsoaldea Garapen Agentziak.

zamatete

Zamateterako plana behin betiko onartu nahi dute biharko plenoan

19:00etan da udalbatzarra, Arizabalon

olatz mitxelena
oiartzun bartzelona 1

Zigor handiegia jaso dute

Bartzelona bigarren sailkatuaren bisita jaso dute Oiartzun Kirol Elkarteak. Lehen zatian txukun aritu arren, bigarrenean amore eman zuen taldeak.

B filmaren irudi bat.

'B', Ozzinema Zineklubaren hurrengo emanaldia

Ilundain bertan izango da, gainera, filma aurkeztu eta ondorengo solasaldia egiteko.

Donibane Eskubaloia

Donibane Eskubaloiak igoera lortu du

Elgoibarren kontra irabazi zuten arrosek, penaltietan.

olatz mitxelena
Urmendi haur Eskolaren jaia

[Argazki galeria] Urmendi jaian gustura ibili dira haur eta gurasoak

Urmendi Haur Eskolak jaia egin zuen larunbatean. Denetarik izan zen bertan, antzerkia, madalena txokoa, zukua eta frutak, aurpegia margotzeko txokoa eta baita talo txokoa ere.

Tallerran hezkuntza sortzailearen ikuspuntutik antolatzen ditu Ugaldek ikastaroak

Bertsotan Jolas, Tallerraren proposamen berria

Taillerraren arduradun den Maitri Ugaldek eta Jon Martin bertsolariak gidatuko dute ikastaroa.

sanpedrotarra

Gertu egon dira, baina ez dute lortu

Mondragonen kontrako finala galdu egin du Sanpedrotarrak-ek

olatz mitxelena
hezkuntza topagunea

Hirugarren mailako azterketa ez dute egingo herriko bi ikastetxeek

Argazkia atera dute, "inposaketa" eta "ebaluazio antipedagogikoa" bezala definitzen duten azterketa ez dutela egingo ospatzeko.

Hainbat herritatik Fresnesera martxa egin zuten larunbatean, tartean Orereta eta Irundik

Bertan behera utzi dute gose greba Fresnesko euskal presoek

Baraualdia bertan behera utzi arren, emakumeen moduluan dauden euskal presoak mitarrean jarraituko dute, Moreno beste espetxera eraman bitartean.

Gehiago