Albisteak

Apirileko ohiko plenoa bihar izango da

Hamahiru punturen gainean hitz egingo dute; tartean lau mozio egongo dira.

eihartze aramendia
Albaolako kideak Unescon, 'San Juan'galeoiaren proiektuaren aurkezpenean

Albaolak Unescon aurkeztu du 'San Juan' galeoiaren proiektua

Itsas faktoriako kideak Parisen izan dira, itsas ondare kulturalaren inguruko konbentzioan

olatz mitxelena

Pikoketak bilera egingo du bihar

Apirilaren 14ko ekitaldiez gain, Miguel Usabiagaren 'Flores de la República. Los olvidados de Pikoketa' liburua aztertuko dute

Dantzari Txiki Eguna

500 dantzari txikik hartuko dute Errenteria-Orereta ostiralean

Maiatzaren Lehena izanik, Dantzari Txiki Eguna antolatu du Ereintzak; zazpi dantza talde gonbidatu dituzte

Donibaneko GED-k helburua gainditu eta joste lanei eusteko asmoa adierazi du

Larunbatean ospatu zuten sanjuandarrek Joste Eguna; hamarnaka herritar bildu zen plazan, hautetsontzia eraikitzeko erabaliko diren oihalak ehuntzera

olatz mitxelena
Pasaiako EH BIlduren hautagaiak

"Esperientzia" eta "aire freskoa", EH Bilduren zerrendan

Koalizioaren "ipar orratza" herri programa izango dela iragarri dute eta "datozen lau urtetan #HariGara prozesuaren bitartez jasotako 132 neurri zehatzak garatuko" dituztela agindu.

olatz mitxelena

[Bideoa] Pasaia-Lezo Lizeoaren egunean, festa eta emozioa

Donibaneko kiroldegian egin zuten atzoko ekitaldi nagusia

Skate parka, parte hartze saioa

Zementuzko ilusioa

Aspaldiko eskera gauzatuko dute Oiartzunen: skate parka; parte hartze saioak egin dituzte gunea nola izango den diseinatzeko

eihartze aramendia

Aberastasuna, jasota

Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelen balioak era zientifikoan lantzen dituen argitalpena egin du.

Auzo batzarra, Ugaldetxo

Batzarrak eginda, auzo bakoitzean gauzatuko diren egitasmoak zehaztu dituzte

Azken asteetan udala auzoetako bizilagunekin elkartu da proiektuez hitz egiteko. Bileren balorazio positiboa egin du.

eihartze aramendia

Dantxarinean zauritutako Errenteriako langilea azkar osatzea espero du PSE-EEk

Urdazubi herriko Dantxarinean asteazkenean izan zen lan istripua deitoratu du Errenteriako PSE-EEk.

'Compact of Mayors' iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak

Full Compliant estatusa lortu du udalak eta hala erakusten duen diploma jaso eskatutako baldintzak egoki bete dituelako.

Kantu-jolas tailerra izango da Soinuenean, Itziar Zamorarekin

Tailerra Soinuenean izango da, 11:30etik aurrera eta bertara joateko tren berdearen zerbitzua egongo da.

eihartze aramendia

Ikutza Kortsario kaleko bide berrantolaketarako lanak hasi dituzte

Atzo hasi zituzten lanak kale horretan, eta lau asteko epean amaitzea aurrikusi dute.

oarsoaldea
Eskola Kirola 2015

Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleen erdiak baino gehiagok Eskola Kirola egiten dute

Guztira 2.751 ikasle daude matrikulatuta eta horietatik 1.403 dabiltza Eskola Kirolean; gaur goizean aurkeztu dituzte datuak.

eihartze aramendia
Azaroak 25

Indarkeria matxista denon ardura dela gogorarazi dute

Oiartzuarrak plazan elkartu ziren 'Guztion arazoa, guztion ardura. Emakumeon aurkako indarkeriarik ez!' lelopean. Edurne Agirrezabalak antzerki saioa egin zuen.

eihartze aramendia

Oarsoarrak Euskararen Saria ostiralean emango dute

19:00etan hasiko da ekitaldia, Xenpelar Etxean. Oarsoarrak Saria emateaz gain, euskararen inguruan bide bat egin duen pertsona bati aipamen berezia egingo zaio.

Gehiago