Albisteak

Izaskun Gomez eta Lore Suarez, banatuko duten liburuxka aurkezten

Sozialisten arabera EH Bildurena "galdutako legegintzaldia" izan da

Gaur goizean egin dute legegintzaldiaren balantzea Lore Suarezek eta Izaskun Gomezek

olatz mitxelena
Pasaiako bokalean, itsasoa haserre

Olatuen altuerak behera egin duen arren, ez dago giro kostaldean

Alerta laranjari eutsi dio Euskalmetek; olatu handiak eta haize ufada bortitzak protagonista dira badiaren inguruan.

olatz mitxelena

Haatik dantza konpainiak Albaolan grabatu du bere azken kale ikuskizunerako bideoa

Itsas Kultur Faktorian garbatu du dantza garaikideko konpainiak bere azken kale ikuskizunerako bideoa

oarsoaldea

Goi mailako musika klasikoa, ostiralean, Oiartzunen

Aroia Makuso pianista oiartzuarrak kontzertua emango du udaletxean, Xavier Pimbert zeharkako txirula jotzailearekin

Aiton-amonen ondo-ondoan izango da Abaraxka

Larunbatean omenaldia egingo diete ludotekako kideek herriko adinekoei

Zirizarako bigarren topagunea, Gernikako Astran

Larunbatean kulturgune bizkaitarra bisitatuko dute Zirizako prozesu parte-hartzailean lanean ari direnek; autobusak 10:00etan irtengo dira Trintxerpetik.

olatz mitxelena

Urkijoren "esku hartzeak" salatzeko, manifestaziora deitu du Oiartzungo Udalak

Larunbatean da manifesatzioa, Donostian; euskararen aldeko urratsak egiten jarraituko duela berretsi du udalak

Etxe kaleratzerik gabeko udalerria izango da Errenteria-Orereta

Aurrera egin zuen mozioak EH Bildu, PSE-EE eta Errenteria Iribaziz alderdien aldeko botoarekin. EAJk abstentzioaren alde egin zuen.

Oiartzungo arraunlariak 2015

Kirolez blai! saio berezia izango da gaur

Arraun denboraldia aztertuko dute Oiartzun Irratiko saioan; Oiartzungo Itsaslapurrak taldeko eta San Juango arraunlariak elkarrizketatuko dituzte.

eihartze aramendia
Landetxeko lokala

Kuadrillategik eta gazte asanbladak Landetxeko lokala partekatuko dute

Gazteria arloko eragileak udal lokalean egongo dira; horrez gain, lokalean dauden bi bilera gelak herriko talde eta eragilek erabiltzeko moduan jarriko du udalak.

eihartze aramendia
Bizikleta lasterketa, Antxoko San Fermin Txiki jaietan

Kirol jardueretarako diru laguntzak eska daitezke urrian

Arrauna sustatzeko laguntzak eska daitezke, besteak beste

olatz mitxelena

Batzar irekia deitu du EH Bildu-k biharko

Abenduan Espainiako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituztela eta, batzar irekia deitu du biharko Errenteria-Oreretako EH Bilduk. 19:00etan izango da batzarra Xenpelar Etxean.

Ugaldetxo, goitibeherak 2015

Gaur bukatuko dira Ugaldetxoko festak, San Migel egunarekin

Goizean meza izango da Atamitxen eta arratsaldean festei bukaera emateko Toka Txapelketa jokatuko dute.

eihartze aramendia
Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.

Erorketak saihesteko tailerra egingo dute Galtzarabordako kiroldegian

Erorketak 64 urtetik gorakoen artean lesio eragile nagusiak direla eta, horiei aurre egiteko tailerra antolatu dute Galtzarabordako kiroldegian.

Garbiketa zerbitzua beharrezko baliabideekin hornitzea eskatu du EAJ-k

Zein baliabide behar diren aztertzeko eskatu dio Peñak gobernu taldeari

oarsoaldea

Errenteria Hiria Film Laburren jaialdirako lanak aurkez daitezke

Parte hartu nahi dutenek urriaren 9ra arte dute lana aurkezteko aukera.

Juneren Hegoak Egunak itxaropen mezua zabalduko du

Itxaropen mezua zabaldu nahi du Juneren Hegoak elkarteak lehenengo jaialdiaren bidez, eta batez ere, eskerrak eman.

Gehiago