Albisteak

Herrian lapurtzeko saiakerak izan direla ohartarazi du udalak

Esan dutenez, lapurrak, Eusko Jaurlaritzakoak edota udalekoak direla esanez sartzen dira etxeetan, neurriak hartzeko aitzakiarekin; ezezagunei etxean sartzen ez uzteko eskatu dute udaletik.

olatz mitxelena

Kantujirak doinuz alaituko ditu kaleak larunbatean

Aiton Bordan, Aizpean edo musika eskolan eskuratu daitezke kantu liburuxkak kantujiran abesteko.

Eskola publikoan matrikulatzeko kanpaina abiarazi dute

Udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.

Bakearen aldeko marrazkien bitartez giza eskubideak landuko dituzte gazteekin

Cartooning for Peace (Bakearen alde binetak egiten, ingelesez) erakusketa ikusteko aukera dago Xenpelar Etxean, hilaren 30era arte. Adierazpen askatasunaren gaineko erakusketa da, eta hainbat marrazki daude bertan gaia jorratzen. Udalerriko ikasleekin gaia landuko dute.

Presoen abokatuen lanaren "balioa" aitortu du Oiartzungo Udalak

Aho batez onartu dute EH Bilduko eta H1-eko zinegotziek asteleheneko atxiloketen kontrako mozioa.

Presoei zigorra "bidegabeki" luzatzeko erabakia salatu du Sortuk

Elkarretaratzeak egin zituzten atzo Oarso Bidasoko herrietan (irudian Antxokoa), espetxe politika eta errepresioa salatzeko; larunbateko manifestaziora biltzeko deia egin dute.

olatz mitxelena

Etxean dago Onintza Ostolaza

03:00ak inguruan iritsi da herrira. Hamarnaka oiartzuar zain zituen abokatuak.

Iñigo Cervantesek ezingo du Australiako Irekia jokatu

Steve Darcisekin galdu du prebiako lehen errondan (0-6 eta 5-7).

eihartze aramendia
Anne Etchegoyen ariko da kantuan

Txistularien kontzertuak egingo ditu asteburuaren eta madalenen arteko zubi lana

Gaur arratsaldean, 20:00etatik aurrera, X. Txistularien Kontzertu Nagusia izango da Gamon Zumardian. Dantzariak, erraldoiak eta musika banda ere izango dira

itsaslapurrak

Itsaslapurrek ongi erantzuten jarraitzen dute

Asteburuan KAE2 Ligako estropadak jokatu zituzten eta emakumeek Gipuzkoako Emakumeen VI. Traineru Liga jokatu zuten

oarsoaldea

EuskoTren, larunbatetan hobe

Emakumeen traineru ligako lau jardunaldietatik bitan irabazi dute arrosek, biak larunbatarekin. Hibaikak Orio mendean hartu du asteburuan.

San Pedro

Lehia bizia San Juan eta San Pedro artean

Portugaleten hirugarren izan ziren arrosak eta laugarren Aitor Baldaren mutilak

olatz mitxelena
trintxer

Trintxer elkarteari elkartasuna adierazi diote herriko hamarnaka eragilek

Jendetza bildu zen larunbateko elkartasun festan, elkarte eta norbanakoak, 'Trintxer libre eta zabalik' aldarrikatzeko

olatz mitxelena
EAJ eta Garbizuren jarrera salatzeko joan den astean EHBilduk egindako agerraldia

Euskaldunak eta euskara "galtzaile" izango diren beldur da EH Bildu

EAJk euskaraz ez dakien Noemi Arberas liberatu izanak "atzerapausua" suposatuko duela salatu du EH Bilduk.

Erromeria Eguna

[Argazki galeria] Dantzarako gogoz denarentzat, berorik ez da

Plazak dantzariz bete dira gaur, Ereintzak antolatutako Erromeria Egunaren XVII. Ekitaldian

olatz mitxelena
Perez Gaztelu eta Imaz

'Papelera', Antonio Valverde eta Koldo Mitxelena, 'Oarso' urtekariaren ardatz

'Oarso'-n 58 artikulu idatzi dituzte. Urtekariaren 50. zenbakiak Mitxelenari buruzko gehigarria dakar berekin.

Ekaineko plenoa errenteria

Ikastaro politikoa itxiko duen plenoa egingo dute astelehenean

Guztira, 11 puntu jorratuko dituzte. Talde politikoen osaketaren berri emango dute, eta Landareren gaineko mozioa ere aztertuko dute.

Euskal erromeria ospatuko dute gaur Trintxerpeko karmenetan

Bihar, Kuadrillen Eguna dute eta etzi, berriz, Haurren Eguna

olatz mitxelena
Gehiago