Albisteak

Prest!, turrubuilaka

Euskararen Eguna ospatzeko bat egin dute Donibaneko hainbat eragilek

Bix-Bixi elkarteak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Kantu jirak, eta Prest! taldeak indarrak batu eta datorren asterako egitarau atondu dute; besteak beste, barreterapia tailerra, haurrentzako antzerkia eta Morau eta Beñardoren kontzertua antolatu dituzte.

olatz mitxelena

Auzoko hirigintza antolakuntzari buruzko informazioa helarazi zien udalak Lartzabalgo bizilagunei

Jon Txasko Trafiko delegatua eta Luisma Diez Hirigintza zinegotzia izan ziren bertan, urbanizazioaren lehenengo fasearen gaineko azalpenak ematen.

Joseba Azkarragak eta Teresa Todak parte hartuko dute Sareren Hondarribiko aurkezpenean

Bihar, ostirala, aurkeztuko dute Hondarribian Sare, 19:30ean Denda kaleko Kultur Etxean. "Ahalik eta jende anitzena inguratzea da helburua, argi utzita giza eskubideez ari garela", esan du Jone Eizmendi antolatzaile taldeko kideak.

oarso bidasoko hitza

Aurrekontuak ez ditu babestuko Lezoko EAJk, "kontinuistak eta anbiziorik gabekoak direlako"

EAJk ez du babestuko gaurko plenoan Bilduren aurrekontu proposamena, "ez dielako lezoarren beharrei erantzuten".

Oiartzungo Eskola Feministan, bihar, maitasunaren iraultza

Ainara Santamariak idatuko du 18:00etan udaletxean hasiko den saioa. Ondoko bideoan, maitasun erromantikoaz mintzo da Santamaria. Topatu gazte atariak egindakoa da. http://youtu.be/sksqxQFPtuA

'The Mystery of Years' kaleratu dute Landarbasok eta Kaabestrik, eguberrietako abestiekin

Dan Forrest konpositore estatubatuarraren hamar pieza jaso dituzte diskoan, eta, horietako bat, estreinaldia da. Jada salgai dago, hamabost euroren truke.

EH Bilduren harigara prozesua azken txanpan da

Larunbatean Donibanen eta San Pedron egingo dituzte azken biltzarrak, 11:00etatik 13:00etara.

olatz mitxelena

Astrako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko Gernikara joango dira antxotarrak

Bukatu berri den Luzuriaga herri-ola prozesuaren barruan Gernikako Astrako kideen bisita jaso zuten parte-hartzaileek; orain bisita itzuli eta hitzez jasotakoak zuzenean ezagutzeko bidaia antolatu dute Luzuriaga Martxanek eta Antxotarrok Historia Mintegiak.

olatz mitxelena
kutsadura

Portuak barkamena eskatu du azken egunotan sortutako kutsadurarengatik

Erreklamazioak bideratzeko prest agertu da Agintaritza, eta egoera aztertu eta ondorioen berri emango dutela iragarri dute

olatz mitxelena
EAT beteranoak atletismoa

Metalez lepo itzuli dira EATko beteranoak Durangotik

Aire Zabaleko Pistako Beteranoen Euskadiko Txapelketan hamazazpi domina lortu dituzte

Badia Festa, euskararentzako arnasgune

Kuadrillategi eta Oarsoirriak ekimenek indarrak batu dituzte larunbateko Badia Festa antolatzeko

olatz mitxelena

Eskuzko pasakako txapelketa igandean hasiko da

Lau maila izango dira txapelketan: Lehenengo Maila (Gipuzkoako Txapelketa), herrikoia, emakumezkoak eta gaztetxoak. Partida guztiak Kontzejupean jokatuko dituzte, 09:30ean.

eihartze aramendia
Emakumeen Mundu Martxa

Emakumeen Mundu Martxa antolatzera deitu dituzte oiartzuarrak

Oiartzungo Feministek "modu aktiboan" parte hartu nahi dute Emakumeen Mundu Martxan eta horretarako gaur udaletxeko areto nagusian elkartuko dira, 19:00etatik aurrera. Oiartzuarrei dei egin diete antolaketan parte hartzera. Oarsoaldetik irailaren bukaeran pasatuko da.

eihartze aramendia
Oiartzungo Itsaslapurrak

Itsaslapurrak uretaratu dira Mutrikun

Oiartzungo Itsaslapurrak Arraun Elkarteko nesken traineruak lehen estropada jokatu du Mutrikun, Gipuzkoako Ligako estreinakoa. Duela hilabete gutxi erokeria zirudiena errealitate bihurtu da.

asier perez-karkamo
Edukiontziak

Portuko trafikoa ia hamabi puntu hazi da maiatza bitartean

Txatarra eta autoen trafikoa igo da gehien azken hilabeteotan

olatz mitxelena

Gure Esku Dagoko lokala aste osoan egongo da zabalik

Lokalean bertan ekainaren 21eko ekitaldirako sarrerak zein kamisetak eros daitezke.

eihartze aramendia

'Koldar hutsa zara', Aritz Gorrotxategiren liburu berria

Diktadura eta transizioaren artean jaiotako belaunaldiaren fikziozko kronika egin du Gorrotxategik.

Gehiago