Albisteak

"Atez atekoaren inposizioaren kontra" manifestazioa deitu dute etzirako

Kontsulta loteslea eta bosgarren edukiontzia aldarrikatuko dituzte; menifestazioa 19:00etan abiatuko da Gudarien Enparantzatik

olatz mitxelena

Ligako lehen itzulia sailkapenaren buruan bukatu du Donibane Eskubaloiak

32-24 irabazi dio Aloña Mendiri, eta honenbestez, sailkapenaren lehen postuan daude arrosak, Usurbilekin puntutan berdinduta.

olatz mitxelena

Pasaiako asteburuko kirol emaitzak

Futbolean, garaipen sendoa erdietsi du Pasaiak Oiartzunen kontrako partidan; Areto Futbolean, Pescados Ferreresek ezin izan du Allerruren kontra eta eskubaloian Donibane Eskubaloiak Oñatiko Aloña Mendi taldeari irabazi dio; Hockey-en, banakoarekin konformatu behar Trintxerpekoek.

olatz mitxelena

Onintza Ostolaza oiartzuarra, abokatuen kontrako polizia operazioan atxilotuen artean

07:00etan izan da atxiloketa, Altzibar auzoan. Beste 15 lagun atxilotu dituzte poliziek.

Hilaren 25ean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Oiartzun hartuko dute

Ugaldetxo Kultur Taldeak hilaren 17an jarriko ditu salgai sarrerak, 17:00etatik 19:30era, Elorsoro kiroldegian. Haurrei lehentasuna emateko eskatu dute. http://youtu.be/DH9T3FzCu8E

Oiartzungo Elorsoro kiroldegiko bazkide izateko diru laguntzak prest ditu udalak

Laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintzak dira Oiartzunen erroldatua egotea, eta udal zergak egunera izatea. Gehienez, kostuaren %80 finantzatuko du udalak.

Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek bilera deitu dute gaurko

19:00etan bilduko dira, eraberritzen ari diren lokalean

olatz mitxelena

Abaraxka Ibiltariak indarrez hasiko du urtea

Bihar egingo dute lehen jarduera, Errenteria-Oreretako Fanderiara bizikleta martxa.

Oarsoirriak taldeak batukada taldea osatu nahi du inauterietako

Iazko esperientzia errepikatu nahi dute, eta horretarako deialdia luzatu dute hilaren 17rako. Batukadaren lehenengo entsegua egingo dute Jose Luis Caso aretoan, 17:00etatik 19:00etara.

Gehiago