Albisteak

Herrera Herrirak Zirizari buruzko parte hartze prozesua abiatuko du Trintxerpen

Udalarekin elkarlanean antolatu duten prozesuan, erabilera anitzeko gunea izango dena nola kudeatu, eztabaidatuko dute; "antolamendu eta funtzionamendurako eredua" zehaztu.

olatz mitxelena

Koldo Mitxelenako jolastokia irekia izango da eskola ordutik kanpora

Astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, eskolaz kanpoko jarduerak ez daudenean, eta larunbat, igande eta jai egunetan 09:00etatik 21:00etara. Udan berritu zuten ikastetxeko jolastokia eta estaldura aldatu zioten.

Jaurlaritzak Trintxerpen DBH ezartzera 40.000 euroko partida bideratuko duela iragarri du PSE-EEk

Emendakin baten bitartez 100.0000 euroko partida eskatu dute sozialistek; azkenik, proiektua idaztera bideratuko duten 40.000 euroko partida hitzartu dute.

olatz mitxelena

Iztietara, beste inora baino lehenago iritsiko da Santo Tomas

Santo Tomas feriya egingo dute igande honetan, hilak 14, Errenteria-Oreretako Iztieta-Ondartxo auzoko Diputazio plazan. Gurekin Auzo Elkarteak egun osoko programa prestatu du: baratzeko produktuen erakusketa, taloak, txistorra pintxoak, euskal musika... Santo Tomas azoka batek behar duen guztia izango da igandean Iztietan.

Erraldoien eta buruhandien pasiozko begirada, erakusketa batean Xenpelar Etxean

Jose Luis Insaustik bere bilduma ikusgai jarriko du hilaren 18tik urtarrilaren 4ra arte.

Gehiago