Albisteak

Jabekuntza Eskolak ikastaroa antolatu du, Teatro Que Madura taldearekin

Emakumeentzako ezagutza ikastaroa da, esperimentazioa landu eta norbere burua ezagutzeko lagungarria; San Pedron izango da ikastaroa, hilaren 19an, 16:00etatik 20:00etara. http://youtu.be/xnesvlHNZSA

olatz mitxelena

Sanfilippo dutenak laguntzeko bat egin dute Juneren Hegoak eta Hibaika Arraun Elkarteak

Sanfilippo gaitza duten haurren ikerkuntza eta tratamenduarentzako dirua biltzeko asmoarekin, egutegia kaleratu dute. Oier Iribarren gaitza duen Ibarrako haurren gurasoek hiru milioi euro behar dituzte tratamendurako, eta horretara bideratuko dute.

EAJ: "Bilduren lehentasun bakarra atez atekoa jartzea izan da"

Legegintzaldiaren balorazioa egitekoa gaur egin duten prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek.

olatz mitxelena

'Funamviolistas' Max Sarietako errebelazioa izan den antzezlana Niessenen izango da

Laguntasuna, hobetzea eta egunerokotasuna dira antzezlanaren oinarriak. Hiru aktoreek musika, dantza, umorea eta antzerkiaren ez ohiko nahasketa egiten dute. Sarrerak zortzi euro balio ditu.

Urteurrenaren harira egitarau zabala prestatu du Txerrimuñok

Kontzertua, antzezlanak, film emanaldia eta bazkaria ez dira faltako urteurrena ospatzeko.

Euskararen Egunaren lipduba, Elizalden

Oiartzungo Elizalde Herri Eskolako eta Institutuko kideek lipduba egin zuten aurreko astean, Euskararen Egunaren harira. Bideoan jaso zuten dena, eta HITZA-ra bidali dute. Honakoa da. http://youtu.be/hdoBZDAkwzY

eLiburutegi zerbitzuarekin bat egingo du Errenteriako Udal Liburutegiak

Hainbat klasiko eta liburutegien elkarteak egindako hautaketatik e-liburuak irakurtzeko aukera izango da. Gainera, osasunari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu dute, Gipuzkoako Sendagaigileen Elkartearekin elkarlanean.

Gehiago