Albisteak

San Marko Egunean, kirola eta erromeria

Igande honetan, hilak 27, ospatuko dute Bizarainen (San Marko) San Marko Eguna. Goizean goiz, kirola izango da protagonista, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen eskutik, San Markorako Igoera egingo baitute. 09:30ean aterako dira korrikalariak, eta 11,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta 600 metroko desnibela. Oraindik izena emateko aukera dago www.atleticorenteria.com webgunean.

Oskar Alegriak 'Emak bakia' filma aurkeztuko du gaur Itsas Etxean

Emak bakia film luze abangoardista proiektatuko dute gaur, asteazkena, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:30ean. Oskar Alegriak zuzendutako lana da eta egileak berak egingo du aurkezpena, pelikula hasi aurretik. Sarrerak 2 euro balio du.

hondarribiko hitza

Olinpiadek badute webgunea

Hondarribiko Herri Olinpiadek webgunea estreinatu dute aste santuan. Bertan, olinpiadei buruzko informazio osoa azaltzen da, antolatzaileek beraiek sortutakoa nahiz kanpotik jasotakoa. HITZAk jarraipen berezia eskaini die garai berriko lehen olinpiada herrikoiei eta lan hori nabarmendu dute webgune berrian, HITZAren olinpiadetako atal berezira lotura eginez.

hondarribiko hitza

San Juanek irabazi du traineruen Gipuzkoako Txapelketa emakumeetan

Faborito zen, Hibaikarekin batera, eta berretsi egin du iragarpena: San Juan izan da emakumeetan Gipuzkoako Txapelketako irabazlea. Zumaian egin dute estropada, eta 10:42 denborarekin markarik onena egin dute arrosek, bigarren Hibaika izan da 5 segundora, eta hirugarrena Zumaia 15era.

oarso bidasoko hitza

Txotxongilo emanaldia, gaur

hondarribiko hitza

Kale berrituaren irudi zaharrak

San Pedro kalea. Iraganeko irudiak 1885-1985 erakusketaren aurkezpena egingo dute ostiralean, hilak 18, Itsas Etxea Auditoriumean, 13:00etan. Arma Plaza Fundazioaren ekimenez, hainbat lagun aritu dira boluntario lana egiten, garai bateko argazkiak herritarrei eskatu, bildu, sailkatu eta erakusketarako prestatzen.

hondarribiko hitza

Urteetako etenaren ondotik, haur danborrada irten da gaur berriro ere Trintxerpen

Arrantzale jantziak soinean, dotore eta ilusioz irten dira gaur Trintxerpeko haurrak danborradan. Urteak ziren karmenetan haurren danborradarik ez zegoela, eta aurtengo jai egitarauaren berritasun nagusia izan da. Azkuenetik ibili ondoren, Euskadi Etorbidea zeharkatu eta Serafin Esnaola plazaraino joan dira danborrak joz, Sastakai txarangak lagunduta. http://youtu.be/ioxr9IsxlsE

olatz mitxelena

Udalak eta Girizia Mendi Taldeak hitzarmena berritu dute

Oiartzungo Udalak eta Girizia Mendi Taldeak datozen bost urteetarako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, besteak beste, Zamatetan taldeak erabiltzen duen lokala erabiltzeko eskubidea ematen dio udalak mendizaleei. Oihan Tello jarduneko alkateak eta Giriziako Larraitz Aristizabalek izenpetu zuten akordioa (irudian).

Gehiago