'Argi izpien aukerak' eleberria argitaratu du Garzonek. Maitasunaz, hezkuntzaz eta beldurrez mintzo da, eta batez ere, heriotzaz. Gaur aurkeztuko du Noski liburu dendan.
Hatortxu Rock jaialdiak zenbait talderen itzuleraren berri eman du sare sozialen bidez eta horien artean daude Alaitz eta Maider. Zabalegik hitz egin du kontzertuaren inguruan.
Iazko sasoi oso onaren olatuan hasi du 2025a kirolari lezoarrak: bi mendiko lasterketatan jarri du dortsala, eta bietan hautsi du helmugako zinta. Proba luzeak egin nahi ditu aurten batik bat.
COVID iraunkorra duten Begoña Etxeberria, Idoia Mujika eta Amaia Azarolarekin izan da HITZA, astekari honetako erreportaje nagusirako. Hona, bideoan, biharkoaren aurrerapen bat.
Pasaitarrak 1936ko gerrako bizipenak jaso ditu 'De mar y hierro' liburuan. Bizipenak bere aiton-amonen bizitzan inspiratuta daude, eta haren helburua izan da isilpean dauden istorioak azaleratzea.
Modu inprobisatuan, ezer bilatu gabe, arrakasta ukitu dute hatzekin oiartzuarrek, baina ez dira horrekin tematu. "Presiorik gabe eta helbururik gabe" jarraitzen dute. Haien estudioan izan da HITZA.
Peru Bengoetxea eta Endika Gonzalez abeslariekin izan da HITZA haien estudioan. Papereko edizioaz gain, bideoan ere jaso du hedabideak haiekin hitz egindakoa. Luze aritu da bikote oiartzuarra.
Emakumez osatutako beteranoen trainerua atera berri du Trintxerpeko Illunbe Arraun Elkarteak. Haien entrenamendu batera gerturatu da HITZA.
Abeslari eta piano jotzaile oiartzuarrak 'Napoles' abestia kaleratu du. EP bat argitaratuko du Ayendek, eta lan horren lehen aurrerapena kaleratu du gaur.
Alor ezberdinetako ekintzailea da Arbelaitz. Bere ibilbide profesionalari buruz mintzatu da Puntueus fundazioko lehendakari berria.
Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko udalerrietako aurpegi ezagun banak bere testigantza eman dute, Korrika nola bizi duten azalduz.
Hamargarrenez egingo dute madalenetan Indiorock jaialdia. Aurten, gainera, larunbatarekin tokatu da musikazaleen onurarako ekitaldia.
Ibon Zugasti 18 urte zituela zaletu zen txirrindularitzara, eta ordutik ez da aldendu mundu horretatik. Lehiaketetan parte hartzeaz gain, gaur egun buru-belarri ari da Youtuben duen kanalarekin.
Aurreko denboraldian igoera lortu ondoren, Hirugarren Mailan debutatuko dute Touringeko mutilek bihar Lagun Onaken kontra. Gari Argote entrenatzaileak lehia gogorra aurreikusten du, baina konfiantza osoa du taldean.
«Gogo onez» hartu du ekintza plana herriko LGTBI+ kolektiboak. Prozesuan eman den lankidetza jarri du balioan oreretarrak: «Bide polit bat zabaltzen ari gara, eta askotarikoa izaten ari da».
Autoak erosteko eta erabiltzeko joerak nola aldatu diren azaldu du errenteriarrak. Gazteen artean lehentasunezko erosketa bat izatetik bigarren mailako beharra izatera pasatu dela kontatu du.
Aktore oiartzuarrak gaur eta bihar berak sortutako 'Azken tragoa' antzezlana taularatuko du Arizmendienean.
Zuzeneko ipuin kontaketa saioei bira eman die lezoarrak, online egiten ditu orain. Gaur du Lezoko Ipuin Kapsulak egitasmoko lehen saioa, 16:00etan. Andreone liburutegiaren Youtube kontuan ikus daiteke.
'50 años no son nada’ eleberria argitaratu berri du idazle errenteriarrak. LGTBI literaturan mugarri izan den ‘El viaje de Marcos’ liburuaren ondorengoa da sorkuntza berria. Hausnarketa sustatu nahi du bere nobelekin.