Unionek huts egin du derbian

Real Union Real Bren aurka aritu zen asteburuan Stadium Galen, eta 0-1eko markagailuarekin donostiarren aldeko garaipenarekin bukaera eman zioten gipuzkoarren arteko derbiari. Hala, Real Bk azken hamairu partidak galdu arren, hiru puntu lortu zituen et...

irungo hitza

Sei gazte zigortu ditu Audientzia Nazionalak, Segiko kide izatea egotzita

Segikoak direlakoan zigortu ditu Xabier Lujanbio, Maitane Linazasoro, Iosu Arruabarrena, Aitor Alberdi, Aitor Franco eta Arkaitz Antza. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan...

errenteriako hitza

II. Hockey 7 Torneoa jokatzen hasi dira Andonaegin

Gaurko 11:30ean hasita, II. Hockey 7 Torneoa jokatzen hasi dira Trintxerpeko Andonaegi zelaian, Pasaia-Trintxer Hockey Taldeak antolatuta. Udalak, Intensivo Autoeskolak eta Amistad tabernak lagundu dute torneoa antolatzen.

pasaiako hitza

Pili Ansak lore lehorrekin egindako koadroak, Petra Lekuonan

Erakusketa berria jarri zuten atzo Petra Lekuona zaharren egoitzan. Pili Ansaren lanak dira, lore lehorrekin egindako koadroak. Ansa, Katalina Erauso Arte Klubeko kidea da. Erakusketa bisitatu nahi dutenek, otsailaren 13ra arte izango dute horretarako ...

nagore vega

Touring etxean eta Beti Ona etxetik kanpo, bihar

Herriko bi futbol talde nagusiek partidak jokatuko dituzte asteburuan. Touringek etxean jokatuko du bihar. 16:30ean, Fanderiako zelaian ariko dira gorritxoak Kostkas Miren Bihotza taldearen kontra. Beti Onak etxetik kanpo jokatuko du, Irunen hain zuzen...

errenteriako hitza

Literatur mintegia emango du Carlos de Agustinek

Ikust-Alai liburutegiak 2012 denboraldiari heldu dio, eta ohikoak diren literatur mintegiak agendara ekarri ditu berriz ere. Hala, Carlos de Agustinen eskutik Camilo Jose Cela idazle galiziarraren La colmena (Abaraxka) landuko dute bertan.

irungo hitza

‘Minbiziarekin aurrez aurre’ izango dira Amaian

Minbiziarekin aurrez aurre hitzaldia izango da, urtarrilaren 18an Amaia KZn. Onkologikoko Bular Unitateko mediku eta koordinatzaile Jose Antonio Alberrok eta Maider Sierra psikologoak emango dute hitzaldia, eta horien helburua da, “minbiziarekin...

irungo hitza

Donibane Eskubaloia lehiaketara itzuliko da asteburuan

Gabonetako atsedenaldi luzearen ostean kirol lehiaketara itzuliko da Donibane eskubaloi taldea asteburuan. Oñatin jokatuko dute igandean, Aloña Mendiren kontra, Lurraldeko Lehenengo Mailako hamaikagarren jardunaldiko partidan. Oñatiko Zubikoa kirol...

pasaiako hitza

Euskara Biziberritzeko Plana martxan jarri dute

Hondarribiko Udalak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen ahobetez 2011 urteko azken Plenoan. Hala, gaur goizean Txomin Sagarzazuk, Euskarako zinegotziak, planaren helburuak azaldu ditu. “Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea da: maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”, esan du Sagarzazuk. Hamar esparru hartu dituzte kontutan: familia transmisioa, euskalduntze–prestakuntza, irakaskuntza, administrazioa, lan mundua, aisia, kirola, kulturgintza, komunikabideak eta teknologia berriak. Esparru horietan 18 helburu finkatu dituzte, eta estrategia batzuk landuz jorratuko dituzte, 114 ekintzen bidez. Epe luzerako egitasmoa da, asmo nagusien bilduma bat bost urteko ikuspegiarekin eta euskararen zeharkakotasuna oso kontutan hartzen duena. “Bereziki aipatu nahi nuke udal talde guztien adostasunarekin onartutako egitasmo bat dela, ahobetez onartu genuen eta. Asmo nagusien bilduma bat da, bost urteko ikuspegiarekin. Bi hitzetan esanda helburu hau betetzeko ondorengo urteotan Udalak euskararen alorrean egingo duena zehazten duen dokumentua edo erreferentzia-markoa”.

hondarribiko hitza

Oiartzungo gazteak absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Duela ia lau urte eskualdean egindako sarekadan atxilotutako bost oiartzuarrak absolbitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.  Espainiako Auzitegi Nazionalak sei urteko espetxe zigorra ezarri die Oarsoaldeko sei gazteri, Segiko kide direlakoan. Xabier...

oiartzungo hitza

Urtarrilak 14 eta 15eko partidak

Eskubaloia Gizonen Espainiako Lehen Maila Ereintza. Atsedena. Emakumeen Lurraldeko Lehen Maila. Bera Bera-Ereintza 21-15 Futbola Erregional Preferentea Touring-Kostkas Miren Bihotza 2-0 Dunboa Eguzki-Beti Ona 2-2 Saskibaloia Senior emakumeak. 1. m...

errenteriako hitza

Gauetako larrialdiak Ertzaintzak hartuko ditu bere gain

Lezoko Udaleko udaltzainen zerbitzuak aldaketak izango ditu 2012an. Udalak jakinarazi duenez, eguneko zerbitzuak indartu egingo dituzte, gaueko zerbitzuaren kaltetan: “Izan ere, 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako herrietan, Lezo zen udaltza...

lezoko hitza

‘Elurrezko panpina’ antzezlana emango du Txotxongilok

Txotxongilo taldeak Elurrezko panpina antzezlana emango du datorren larunbatean hilaren 21ean, Amaia KZn. Hala, antzerkiak hotzez dagoen elur panpin baten istorioa landuko du. Bertan, ume guztien laguntza izango du panpinaren arazoa konpontzen saiatzeko.

irungo hitza

Udal aurrekontua aurkezteko batzarrak, datorren astean

Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak jakinarazi du udal aurrekontuen proposamena aurkezteko batzarrak datorren astean egingo dituela gobernu taldeak. Herritar guztiei agertzeko eskatu diete, proposamenaren berri izateko eta ekarpenak egiteko. Honakoa ...

pasaiako hitza

Zirkoaz eta zooaz gozatzeko aukera izango da datorren astetik aurrera

Amar zirkoa eta zooa Irunen izango da datorren ostiraletik, hilaren 20tik 25era bitartean. Txikienak eta ez hain txikiak bertaratzeko eta pailazo zein animaliaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dute, Ficobak hartuko duen ekitaldian. Hala, ondokoak di...

irungo hitza

Zuraren sektoreko kideen topaketa, Ficoban

Ficobak zuraren sektoreko aditu, langile eta ikasleen topaketa hartuko du Etorkizunerako erronkak zuraren sektorean. Lanbide heziketarako paper aktiboa izenburupean, datorren urtarrilaren 19an. Eusko Jaurlaritzak, Lanbide Heziketerako Goi Kontseiluak e...

irungo hitza

Aurrekontuen harira Bilduren eta PSE-EEren arteko gatazka sortu da Pasaian

Bero-bero hasi da 2012. urtea Pasaian. Aurrekontuen gaiarekin gatazka sortu da Pasaiako Bildu eta PSE-EEren artean. Sozialistek alkateari “gezurretan” ibiltzea egotzi dioten bitartean, Bilduk esan du aurrekontuak badituela, eta PSE-EE politika “prentsa ohar bidez” egiten ari dela: “Lan egin beharrean, eta batzordeetara agertu beharrean, errealitatetik kanpo dauden adierazpenak bere eginez, eta horien bitartez zalantzan jarriz, gainerakoen erantzukizuna eta lanerako gaitasuna”. “Ukapenean” oinarritutako politika egitea egotzi dio Bilduk PSE-EEri. Eta sozialistek horrela jarraituko dutela uste dute Amaia Agirregabiria Pasaiako alkatearen koaliziokoek: “Badakigu ildo berarekin jarraituko dutela, azken udalbatzarrean esaldi biribil honekin aditzera eman ziguten bezala: ‘Gu, guztiaren aurka’”. Hala, aurrekontuen gaineko eztabaida otsailean egingo dutela aurreratu du Bilduk, baina aurretik, aurrekontuen proposamena ogasun batzordean eta herritarrekin egingo dituzten batzarretan aztertuko dutela nabarmendu du. “Informazio hau ez da ezezaguna talde politikoentzat; izan ere, abenduko udalbatzarrean jakinarazi zitzaien hori, hortaz, nor ari da gezurretan? Nor ari da manipulatzen?”, adierazi du Bilduk. PSE-EEri deia egin dio Bilduk “porrotera eraman dituen estrategiak” albo batera uzteko, eta “oposizio arduratsua” egiteko. Ogasun diputatuari galdera Pasaiako PSE-EEren udal taldearen iritziz, Amaia Agirregabiria alkatea «gezurretan» dabil. “2012ko aurrekontuen aurkezpena atzeratu egingo zela esan zuen alkateak, aldundiarekin hainbat bilera egin behar zirelako aurretik. Talde honek jakin du aldundiko Ogasun diputatuak [...]

pasaiako hitza
Gehiago