Baratza parkean ikuskaritza egingo dute astelehenean

Ikuskariak ordubeteko bisita egingo du, 16:15etik 17:15era eta baratzen egoeraren jarraipena eta erabiltzaileen zalantzak argituko ditu.

Rock banda bihurtuko da EMKE larunbatean

Xabier Olaskoaga plazan egingo dute rock bandaren kontzertua 20:30etatik aurrera.

Saretuz, Baztan Ikastolara bidean, Nafarroa Oinezera

Hiru egunetan, hainbat etapa eginaz, Elkartasun Motxila eramango dute Saretuz proiektuko kideek igandeko Nafarroa Oinezera. Bihar hasiko da martxa, hainbat eragileren partaidetzarekin.

Baserriko produktuak eta abereak, Landalur azokako protagonista

Goizez zein arratsaldez izango da azokaz gozatzeko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era baserritarren azoka eta ganadu erakusketa izango dira.

'Emakumea eta euskal pilota' erakusketak pilotan aritutako emakumeak omenduko ditu

Hilaren 22an Agustina Otaolak eta Munduko palista txapelduna den Maider Mendizabalek hitzaldia eskainiko dute 18:30etik aurrera Jose Luis Caso aretoan.

Aurtengo probarako prestatu duten elastikoa oparitu diote

Larunbatean trafikoa moztuko dute Donibanen

Gipuzkoako XXV. Helduentzako Ibilaldi Neurtua dela eta, kale nagusia itxita egongo da 09:30etik 11:30era

olatz mitxelena
Kantujira Lezo

Kantua nagusi izango da larunbatean

Sasoi berriko biarren kantu jira izango da larunbatekoa, eta beti bezala 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik,

Ipuinik onenaren bila dabil Ereintza elkartea

Ereintzak antolatutako lehiaketan parte hartu nahi duenak azaroaren 10era arte du euskarazko ipuina aurkezteko aukera.

San Tomas batzordea ostiralean bilduko da

19:00etan bilduko dira Merkatuzarren, eta iaz parte hartu zuten elkarteei zein parte hartzeko interesa duten guztiei bertaratzeko deia egin diete.

Errefuxiatuen harrera antolatzeko bilera deitu dute bihar

Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuen egoerari erantzuna emateko bigarren batzar irekia deitu du udalak.

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki dute

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea ireki du udalak. Ordainketako azken zatia izango da oraingoa.

oarsoaldea

Etxean da Juan Carlos Estevez 'Melli'

Atzo arratsaldean irten zen JuanCarlos Estevez Paz Melli euskal presoa Castelloko espetxetik

oarsoaldea

Gaur arratsaldean askatuko dute Juan Carlos Estevez 'Melli'

Epaileak onartu egin du bere abokatuak jarritako errekurtsoa, eta 18:00etan Castelloko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak) aterako da aske.

Gipuzkoako jubilatuen topaketa hartuko dute Lezok eta San Pedrok

Topaketa Loadinn irabazi asmorik gabeko ikasle elkarteak antolatu du, eta ekitaldi nagusia Lezoko Bekoerrota kiroldegian egingo dute.

Portuko trafikoen gorakada moteldu egin da irailean

Produktu siderurgikoen, txatarraren eta automobilen trafikoek egin dute behera; goraka, berriz, zerealak eta ongarriak

olatz mitxelena

Umorea eszenara datozen bi asteburuetan

Pasaiako 34. Umorezko Antzerki jardunaldien barruan sei antzezlan programatu dituzte

olatz mitxelena
Xanistebanetako pala txapelketa

Xanisteban eguneko pala txapelketan izena eman daiteke

Beste urte batez, Girizia elkarteak Xanisteban eguneko pala txapelketa antolatu du, aurtengoa hamabigarren aldia izango da.

eihartze aramendia
Pello Añorga

Ipuin kontaketa izango da asteazkenean

Lezoko Udal liburutegiak antolatzen duen udazkeneko ipuin-kontaketa zikloaren barruan, Pello Añorgaren ipuin kontaketa saioa izango da.

eihartze aramendia
Gehiago