
Sortuko idazkari nagusiak hitzaldia eman du, Oiartzun Azmarrin taldeak antolatuta. Estrategia independentista jorratu du, eta hainbat gako definitu ditu.

Haurrek jaietako egitarauan eragiteko aukera izango dute aurten berriz ere.

Nazioarteko Kultur Aniztasunaren Eguna izango da hilaren 19an. Errenteria-Oreretak bat egingo du egun horrekin eta bigarrenez, Errenterian 11 Kolore martxa antolatu du udalak.

Euskal gizartearen etorkizuneko erronkak goiburuarekin, Juan Jose Ibarretxe eta Maite Peña izango dira hizlariak Niessen Kulturguneak 19:00etan hartuko duen hitzaldian.

Udan Jostatzera uztailaren 3tik 28ra egingo dute. Izena emateko epea hilaren 8an zabalduko dute. Begiraleen bila hasi da Lezoko Udala.

Trintxerpek Ibarraren kontra jokatuko du kanporaketa, gaur, 20:30ean.

Gipuzkoan Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenen %27, 4.096 pertsona, pentsiodunak dira eta horietatik 2.745 emakumeak.

Eli Galdos oiartzuarra nagusitu da Nesken Mailako finalean, Arrillagarekin batera. Gizonen Mailako hiru final ere jokatu dituzte.

Maiatzeko udalbatzarra egin dute Oiartzunen. Bidegorrian egindako lanak finantzatuko du aldundiak. Gainera, hainbat laguntza bideratzea onartu dute.

'Serenissima' ontzia Gijonetik heldu da eta Frantzirantz doa, Le Verdon-era.

Oskarbi talde historikoa da, ezinbestekoa euskal eta euskarazko kantagintza eta musika ulertzeko. Gezalan izango dira igandean, 20:00etan hasita.

Azken bi urteotako erronketako batean, Arkaitz Erice Kalu-k (Lezo, 1978) ehun kilometro egin ditu korrika, eta, bestean, 24 orduz ibili da korrika gelditu gabe. Ildo horri segika, Ametsen Bidea aldarrikapen martxa antolatu du hilaren 27rako, Juneren Hegoak eta Markelen Irria elkarteekin elkarlanean. 120 kilometroko ibilbidea egingo du Mutrikutik Lezora, Hondarribitik barrena. Egun horretarako ekitaldi mordoa prestatu dute Lezon, eta gaixotasun arraroak dituzten haurrei bideratuko diete lortutako dirua.

Juanba Berasategi zinemagile eta ilustraziogile sanjuandarrak arrastoa utzi du euskal zinemagintzan. Euskarazko lehen animazio filma zuzendu zuen, eta beste asko etorri ziren gero.

Hamar urte beteko ditu aurten Lupa Dokumentalen Mostrak. Dokumentalei balioa eman, ezagutarazi, eta sortzaile eta ikusleen arteko harreman hurbila eraikitzeko sortu zuten.

19:30ean dira elkarretaratzeak, Trintxerpeko alkateordetzan, eta Antxoko zumardian; Pasaiako Udalak bat egin du deialdiarekin eta parte hartzera deitu.

Astelehenean zabalduko dituzte Antxoko eta Donibaneko bulegoak eta hilaren 22an Trintxerpekoa.

Hipoteka maileguak zoru klausula daukan, entitateek dituzten betebeharrak, erreklamazioak jartzeko jarraitu beharreko bidea eta epeen gaineko informazioa eskuratu dezakete interesatuek bertan.

Antolatzaileek emandako datuen arabera, 65 urtetik gorakoen %10ak alzheimerra edo dementzia pairatzen du