2019/2

Argi berdea Itsas Festibalaren antolakuntzarako hitzarmenari

EH Bilduk gobernu taldearen proposamenaren alde egin du eta abstentzioarekin erantzun dio Pasaia Ahal Duk

Greba feminista aho batez babestu du udalak

Horren arabera, Errenteriako Udalak ardura hartu du berdintasun erreala eta eraginkorra bermatuko duten politika publikoak burutzeko, baita zaintza lanak bere politika publikoen erdigunean jartzeko ere.

Anunciata ikastetxea hogeita zazpigarrenez Azterkostan

Ikasle pasaitarrek urtero-urtero aztertzen dute Pasaiako portuaren ingurumen egoera

Enrike Lekuonaren lanak erakutsiko dituzte Albaolan

Ostegunean zabalduko dute sortzaile hondarribiarraren erakusketa.

Inspiraekintzaileak egitasmoko saio berrian, industria sortzaileak

Inspiraekintzaileak egitasmoaren hirugarren saioa egingo dute martxoaren 14an Oiartzungo Manuel Lekuona Bibliotekan. Saio praktikoa 21ean da.

Kiroldegiko kanpoaldeko pareta bota dute

Kiroldegiko kanpoaldeko paretetako bat printzatu egin zen goitik behera igandean, eta suhiltzaileak bertaratuta hura botatzea erabaki zuten segurtasun arrazoiengatik.

Kaleak hartuta, herria gelditzera doaz

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Errenteria-Oreretako auzoetako emakume taldeek, Berdintasunerako Kontseiluak, Oreretako Mugimendu Feministak, Amalatz Talde Feministak, SOS Arrazakeriak eta EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bandak antolatutako egitarau zabal eta askotarikoa aurkeztu dute gaur.

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Oiartzunen, bikotekidea laban batekin erasotzea egotzita

Ertzaintzak astelehen goizaldean atxilotu zuen, genero indarkeria delitua leporatuta. Emakumea jo eta zauri sakon bat sortu zion, ihes egin aurretik.

erleak, antxo, inauteriak,
Oiartzungo udaletxea

Gizarte-ongizateak aurrekontua handitu eta arreta ordutegia zabaldu du

Gizarte-Ongizate Sailaren bulegotik 1.125 laguntza kasu artatu zituzten iaz; onuradunen gehiengoa Euskal Herrian jaio dira.

ihoteak elizalde 2019

[Galeria] Elizalde Herri Eskolan hasi dira ihoteak

Elizalde Herri Eskolako ikasleak izan dira zakuak hartzen lehenengoak. Ikastetxeari izena ematen dion auzotik bueltaka ibili dira, musikak lagunduta.

Igandetik, Landarbaso Trailen izena emateko aukera zabalik

Maiatzaren 5ean egingo dute Landarbaso Trail mendiko lasterketaren lehen ekitaldia. 18 kilometroko lasterketa da, 900 metroko desnibel positiboarekin.

Oiarsoren Emakumeen Senior taldea kirola

Energia eta klima aldaketa, aurtengo ikasgaiak

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako 3.300 ikaslek hartuko dute parte Eskolako Agenda 21 programan. Aurtengo gaia, energia eta klima aldaketa.

Etxebizitzen birgaitze kontuetan "kudeaketa txarra" egotzi dio PSE-EEk gobernu taldeari

2017ko eta 2018ko aurrekontuetan etxebizitzak birgaitzeko eta EIT Eraikinen Ikuskaritza Teknikoak egiteko aurreikusitako 210.000 eurotik %20a baino ez duela inbertitu gobernu taldeak salatu du alderdi sozialistak.

maider zabalegi bidean

Maider Zabalegik bidea urratzen jarraituko du bigarren diskoarekin

Maider Zabalegik 'Bidean' diskoa aurkeztu du gaur. Bakarkako ibilbideko bigarren diskoa da, ikuspegi pertsonaletik sortutakoa, baina taldekideen ekarpenekin.

tren.geltokia

Trenbidearen luzera erabilgarria handitzeko lanak egingo dituzte Lezo-Errenteria geltokian

Lanen bidez merkantzien garraioan eraginkortasuna eta lehiakortasuna irabaziko duela geltokiak esan du ADIF-ek.

oiartzun

Etxebizitza Bulegoak bederatzi etxebizitza merkaturatu ditu

Oiartzungo Udalak duela hiru urte jarri zuen martxan Etxebizitza Bulegoa, eta ordutik bederatzi etxemerkaturatu dira, alokairu duina helburu dutenak.

Lezon hasiko da paleta egokituko Gipuzkoako Txapelketa

Txapelketaren barruan hiru partidako ligaxka jokatuko dute. Lehen jardunaldia da Lezokoa. Finalak ekainean dira, Andoainen.

txusa balbas

Emakumeen jakinduria eta elikadura burujabetzari buruz ariko da Txusa Balbas

Labore Oarsoren hitzaldi zikloaren barruan, Txus Balbas EHUko irakasleak hitzaldia emango du. Martxoaren 1ean izango da, Ugaldetxon.

Gehiago