
Urtearen balantzea, ikasturtea amaitzeko egin duen apustu bikoitza eta 2020 urteari begira antolatutakoen ildo nagusiak marraztu zituen atzo EMKE Musika Bandak.

Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Fundazioak abestiaren grabaketa egingo dute asteazken arratsaldean, EiTBren maratoiarekin bat egiteko.

Beti Prest dantza taldeak antolatu du, eta Euskal Herriko hainbat talde izango dituzte alboan, 18:30ean hasiko den jaialdian.

Urtebete falta den arren, Pasaiako lau barrutietan 2020ko Euskaraldia saretzen hasi ziren larunbatean.

8.840.000 euroko aurrekontua izango du 2020an herriak, iazkoa baino 123.000 euro gehiagokoa. EH Bildu, kontra.

Aurre kanporaketa faserako zozketa egin zuten larunbatean, eta EPLEk Azpeitiako ilunpe izango du aurrez aurre lehenengo kanporaketan PilotaBizi pilotazaleen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko Kluben Arteko Nazio txapelketan.

Lizitazioak 80.000 euro balioko ditu, hasierako proposamenak eskatzen zuena baino 50.000 euro gehiago hain zuzen ere.

Hirugarren final aurrekoa jokatuta, bertsolari oiartzuarrak baieztatu du espero zena: Illunben kantatuko du hilaren 14an. Estreinakoz, final parekidea izango da.

Hilaren 12an Gasteizen, legebiltzarraren aurrean, protesta egingo dute pentsionistek; Errenteriatik autobusa abiatuko da eta txartelak salgai daude Xenpelar Kultur Dendan.

Errenteria-Orereta, Antxo eta Oiartzunen jarri ondoren, Trintxerpek hartu zuen larunbatean tokiko merkataritzari babesa adierazteko azken 'photocalla'.

KZguneko erabiltzailtzaileek telefonoz egin dezakete izena ematea, baina erabiltzaile ez direnek KZgunearen egoitzara joan beharko dute (Olibet 6, behea) ikastaroa hasi aurretik.

Tailerra 17:30etatik 19:00etara izango da, Bekoz Beko elkartearen egoitzan eta Pasaiako Udalaren babesa jaso du.

Oiartzun Kirol Elkarteak etxetik kanpo irabazita lortu du lider postua indartzea. Nesken futbol talde nagusiak puntu bat lortu du Errioxan, eta mutilenak galdu egin du.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak ikus daitezke ondoko koadroan. Areto futboleko Sanpedrotarrak 10-0 hartu zuen mendean Tolosala Orbela Taberna.

Allerruren mutilek azkenaren kontra galdu zuten, eta neskek, azkenaren kontra ere, irabazi. Gaintxuk garaipenaren bidea berriz ere hartu du.

11:30etatik 14:00etara egingo dute artisauen azoka San Pedro. Azoka irekia izango da, nahi duenak bere postua jarri ahalko du.

Helduen Tailerrak duela 21 urte sortu ziren, Emakumeen ahalduntzean eragiteko. Ordutik, gizon zein emakumeentzako tailerrak ematen dituzte.

Oiartzungo neskek Pradejonen jokatuko dute bihar arratsaldean eta mutilek Bergarara bidai egingo dute. Saskibaloi taldekoek etxean jokatuko dute.