
Gaur helduko da 21Korrika Errenteria-Oreretara Lezotik 22:52an. Atzo Korrika Txikiak egin zituzten eta gaur goizean egingo dute beraiena gazteek, 12:30ean hasita. Bizarain, Gamon, Egiluze, Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena, Oiartzo, Don Bosco eta Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek bat egingo dute; 13:00etan bilduko dira denak Zumardian antolatu duten kontzertuan.

Kontxita Beitia, Pasai Antxoko lehen ikastolaren sortzailea

Barruti bakoitzeko bost lagunekin osatu dute lantaldea

Rafael Bergaretxe izango da alkategaia, eta bere atzetik egun zinegotzi direnak joango dira. Elkarbizitza ezberdin baten aldeko apustua egin du.

Fatimako Andra Mariaren parrokian estreinatuko du Landarbasok bere azken ikuskizuna, itsasoari so eta emakumea protagonista.

AEB Ameriketako Estatu Batuetako Northern Harmony abesbatza Zaria Koru Eskolarekin batera arituko da larunbatean Fatima Andre Mariaren elizan. Estatu Batuarrak bi hilabeteko jira egiten ari dira Europan zewhar, eta larunbatean helduko dira Errenteriara kontzertua emateko.

Ehunka klikari txiki atera dira kalera euskararen alde, Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola, Bizarain, Cristobal Gamon, Telleri Alde, eta Egiluzeko ikasleek kaleak bete dituzte klika egitera deitzeko.

Gaur arratsaldean Erdialdeko kaleetan barrena egingo dute bigarren Korrika Txikia, 15:30ean hasita. Koldo Mitxelena, Orereta Ikastola, Egiluze, Telleri Alde, Cristobal Gamon, eta Bizaraingo ikasleek Korrika Txikia handi egingo dute berriz ere, eguraldiak ez badu azken orduko aldaketaren bat eragiten behintzat.

21. Korrika Lezon egiten lehenak adinekoak izan dira. Dinokorrika egin dute. Harro, gogoz, ilusioz eman diote elkar lekukoa. Hunkigarria izan da.

HITZAkide kanpaina abian jarri dute hainbat eskualdetan dauden HITZA egunkariek. Euskarazko egitasmoa maitatzetik, babestera pasatzea da asmoa.

Inspiraekintzaileak egitasmoaren bigarren saioa Lezon egingo dute, urtarrilaren 15aren eta 22aren artean banatuta. Beste bi saio egingo dituzte.

Pasaiatik sartuko da Korrikaren 21. ekinaldia Oarsoaldera eta Oiartzundik irten; 22:52an helduko da herrira.

Asteartean (hilak 15) izango da emanaldia Niessen Zineman 19:30ean. Sarrerak salgai daude jada Niessen Kulturgunean, 4 euroan.

Euskal Eskola Publikoaren matrikulazio kanpaina bertan grabatzen ari dira eta bertako ikasleak izango dira protagonistak.

Kultura ekitaldiak urtea hasteko Lezon. Astebururako bi antzerki programatuta daude, eta larunbatean haurrentzako bi film.

Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak gonbidatuta, Manex eta Ximun Fuchs aktoreek zazpi testigantza jokatzen dituzte antzezlanean

Proisa orubeko mural batetik politikarien irudiak ezabatu egin dituzte. Horrek Proisako kideen haserrea eragin du, eta konpromisoak eskatu dituzte.

Duintasunak berriro hartu ditu kaleak gaur; pentsio sistema publiko solidarioa, bidezkoa, eta belaunaldiartekoa galdegin dute ehunka pentsiodunek.

Diru laguntzen ordenantza abian da, eta horrek eskaerak egiteko funtzionamendua eta modua aldatuko ditu

12:00etatik aurrera dantzatuko dira mutxikoak Gure Zumardian