ELA2

Urriaren 15ean mobilizatzera deitu dute erresidentzietako langileek

ELA sindikatuak antolatuta, 'Gipuzkoan Zehar" iniziatibaren barruko ibilaldia 11:00tan abiatuko da, Sanmarkosenetik. 115 egun baino gehiago eman dituzte greban langileek.

futbol egokitu eskola

[Erreportajea] Baloiak batzen duelako

Futbol egokitu eskola sortu dute Mindarak eta Oiartzun Kirol Elkarteak, oinez ibiltzeko gai diren gaztetxo elbarrientzat. Futbola normaltasunez bizitzeko baliabideak eman nahi dizkiete.

altsasu oiartzun elkarretaratzea

Altsasuko gazteak absolbituta nahi dituzte

Elkarretaratzea egin dute Oiartzunen, Espainiako Auzitegi Gorenak epaia eman eta biharamunera. Zigorrak neurrigabeak direla salatu dute.

Injustiziaren kontra bildu dira

Altsasuko gazteen epai berriaren harira, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan.

joanes larretxea

Joanes Larretxeak hamar urte bete ditu espetxean; dinamika iragarri dute

Oiartzungo Sare Herritarrak dinamika bat abiaraziko du, "salbuespenezko legedia" bertan behera utzi eta Larretxearen Euskal Herriratzea eskatzeko.

Itsasoratzeko baimena jaso du 'Aita Mari' erreskate ontziak

Berriak jakitera eman duenez 'Aita Mari' erreskate ontzia itsasora atera ahalko da, Espainiako Gobernuaren baimena jaso ondoren.

Altsasurekin bat

Orereta Altsasurekin lemapean elkarretaratzea egingo dute 20:00etan hasita Herriko Plazan Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena salatzeko.

oiartzun altsasu epaia mobilizazioa

Altsasuko gazteen kontrako epaia salatuko dute

Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Done Eztebe plazan, Espainiako Auzitegi Gorenak eman duen sententzia arbuiatzeko.

7akbat oiartzun

Oiartzungo antzerki egitaraua prest dute

Oiartzungo Antzerkizaleek ikasturte honetako egitaraua jakinarazi dute. Hilaren 20an hasiko dira, Atx Teatroaren '7ak bat' lanarekin.

EH Bildu Pasaia Kexua Portua

Pasaiako Udalak ez du ordezkaritzarik bidali Portuko Mahai Teknikoak egindako bilerara

Pasaiako EH Bilduk gertakaria larritzat jo du. Portuak eragindako kexuei dagokionez, hitzetik ekintzetara pasatzea eskatu diote Izaskun Gomez alkateri.

Kutsadura Pasaiako Portuan

Portuan egindako deskargetan ingurumen araudia bermatzea eskatu du Izaskun Gomezek

Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluaren bileran, zamaontzien deskargak ingurumena babesteko neurririk gabe gabe egiten direla salatu zuen alkateak.

Dizdizka ETB1eko 'Ahotsak' saioan lehiatuko da gaur

Maialen Dorronsorok gidatuta, gaur izango da errenteriarrak telebistan ikusteko aukera. 22:00etan hasiko da saioa.

Hautesle errolda, jendaurrean gaurtik

Gaurtik eta urriaren 7ra arte bitartean jendaurrean izango dira hautesle erroldako zerrendak, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeak ez dira oso fin ibili asteburuan. Denen artean, garaipen bakarra lortu dute, Munttarpek lortutakoa, alegia.

Klimaren alde elkarretaratu dira

Errenteria-Oreretak bat egin du protestarekin eta klimaren alde elkarretaratu ziren ostiralean Xabier Olaskoaga plazan, Niessen Merkataritza gunearen sarreran.

[Bideoa] Ander Lizarralde eta Alaia Martin, txapelketari buruz

Bi bertsolari oiartzuarrek hartuko dute parte Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketan. Beren asmoak laburbildu dituzte bideo honetan.

ipuin kontaketa

Lau urtetik gorakoentzako ipuin kontaketa, astelehenean

Pello Añorga ipuin kontalaria lau urtetik gorako haurrekin bilduko da astelehen arratsaldean, Manuel Lekuona bibliotekan.

oiartzungo saskilagunak

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2019-09-27)

Mutilen bi futbol taldeek etxean jokatuko dute, baita nesken Oiartzun Ck ere. Saskilagunek Ordiziara joan beharko dute, gaur arratsaldean.

Aisialdi hezitzaile titulua lortzeko aukera, Orereta Ikastolaren eskutik

Aisiola aisialdi eskolak emango du ikastaroa, Lanbidek homologatutako titulua da eta hamasei urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena.

kuadrillategi oiartzun 2019

Kuadrillategi Oiartzungo 180 gaztetxorekin hasiko da

Sei begirale ariko dira lanean, DBH1 eta DBH2 mailetako ikasleekin. Datorren astean hasiko da Kuadrillategi, Kataxulo Gaztetxian.

Gehiago