Iñaki Zapirain Bordazar
IÑAKI ZAPIRAIN BORDAZAR BASERRI ESNEKO MAKINAREN JABEA

"Lau lapurreta jasan ostean, beldurrez joaten naiz makinara"

otordua jaizkibelen etxetxo

Frankismoak zapaldutakoei omenaldia egingo die Etxetxok hilaren 19an

Etxetxo baserriko familiaren omenez monolitoa inauguratuko dute Mattejoane eta Miura baserrien artean. Hilaren 12an, beste auzolan bat.

Euskararen kaleko erabilerak ia lau puntu beherantz egin du Lezon

Soziolinguistika Klusterrak Lezon kaleko neurketak egiten dituenetik, inoizko erabilera maila txikienean dago herria. Udalak lanerako premia azaldu du.

Elkartasun hegadak

Juneren Hegoak, haur gaixoen eta beren familien aldeko laguntza elkarteak larunbatean ospatuko du bere egun handia, elkartasuna eta jaia uztartuta. Esker ona azaltzeko jaia izango da larunbatekoa, baita boluntario gehiago elkartera hurbiltzeko aitzakia ere.

aisa oiartzun

Oiartzunera etorri berriek AISAn eman dezakete izena

Euskara eta euskal kulturara hurbiltzeko lehen urratsa da AISA programa. Eskualde osoan ematen dituzte eskolan; Oiartzunen, Intxixu AEK-ko irakasle batek.

kategoriko bertso bazkaria

Bertsozaleek Elizalden izango dute urteroko "kategoriko" zita

Urriaren 12an bertso bazkaria egingo dute herri eskolan. Andoni Egaña, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio eta Ander Lizarralderekin.

Politikariak uretara eraman ditu Pasaia Kayakek

Zenbait ordezkari politikok Pasaia Kayakek antolatutako piraguismo ibilbidean parte hartu zuten larunbatean.

Asteburu emankorra, Errenteriako pilotariena

Hiru jardunaldi jokatuta EPLEren lehenengo mailako eskuz  binakakoa, larruzko paleta, hirugarren mailako gomazkoa eta Batzokiko taldearen bigarren mailako gomazkoak partida guztiak irabazi dituzte Gipuzkoako txapelketa barruan.

fermiñene

Euskaraz ikasteko bekak bihartik aurrera eska daitezke

Urri osoan zehar eska daitezke laguntza horiek, Oiartzungo udaletxean. %100era arte finantzatu dezakete, B2 mailaren kasuan.

miren taberna

Beti geratuko da areto futbola

Oiartzungo talde gehienek emaitza kaskarrak lortu dituzte, nesken hirugarren taldeak eta areto futboleko lehen jardunaldian puntuak lortu dituzte.

San Pedro Playoff

San Pedrok ate irekiko jardunaldia egingo du hilaren 27an

Ikasturte berriarekin batera, gazte askok kirol berriak egiten hasten dira. Arraunarengan interesa duten horiek, Sanpedrotarra Arraun Elkartea lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute.

oiartzun feministak

Killirikupek emakumeak ahalduntzeko eskola aurkeztuko du hilaren 26an

Urritik martxora bitartean egingo dituzte tailerrak, lau gai ardatz hartuta. Euskaraz eta gaztelerazko saioak izango dira, adituekin.

Zine kontzertua eta afari beganoa Mikelazulon

Igandean sukaldea itxita izango dute, baina eskaintza kulturalari parez pare zabalduko dizkio ateak Mikelazulok.

Errimetatik bertsoetara, La Basuk rap tailerra gidatuko du

Errenteriari neurria hartu dio La Basu raper bizkaitarrak. Etzi 12:00etatik 13:30era raparen nondik norakoak irakatsiko ditu Kalekaian.

elorsoro

Elorsoro kiroldegian bazkide izateko laguntzen eskaerak egin daitezke

Azaroaren 10era egin daitezke eskaerak. Hainbat egoera sozioekonomikotan dauden oiartzuarrek egin ditzakete eskaera horiek, baldintza batzuk beteta.

Atlantikaldirako itxuraldatzen

Atlantikaldia hasteko 24 ordu falta direnean, itxuraldatuta dago herriaren erdialdea.

Bizikleta martxa, mugikortasun iraunkorraren alde

Larunbatean izango da martxa hori, eta Oarsoaldeko ikasle, guraso eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera udaletik. Ezinbestekoa kaskoa jantzita azaltzea, ahal bada familian.

Donibane Eskubaloiak haurrentzako eskubaloi eskola sortu du

Eskubaloiaren onurak ezagutaraztea eta gazte pasaitarrei herrian bertan eskubaloian jolasteko aukera ematea dute helburu. LH 5etik DBH 2ko gazteei dago zuzendua eta dagoeneko izena eman daiteke.

aiako harria

Itturrik argazki lehiaketa antolatu du, Oiartzun gai hartuta

Urriaren 31ra arte aurkez daitezke argazkiak. Sari ekonomikoak banatzeaz gain, hamahiru argazki onenek 2020ko egutegia osatuko dute.

Gehiago