
Preso politiko guztiei elkartasuna adierazteko eta espetxe politika salatzeko ekimen herrikoia izan nahi du `Badia Ertzean´. Ostiralean aurkeztuko dute, San Pedroko Antxetan.

Atxilotua Antiguako ertzain etxera eraman dute. Ikerketa oraindik zabalik dago.

Ostiral eta larunbatean egingo dute saioa, eta egingo duten bigarren urtea izango da. Hezkuntza parekidea bermatzeko metodoa da.

Bizitu proiektuaren barruan bosgarren film emanaldia antolatu dute. Lehenengoz kalean izango da, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian.

Duintasunak gogoan izan ditu bereziki, urte luze hauetan eguzkia, euria edo hotza egin ondoan izan dituzten pertsona guztiak aldarrikapen legitimoak egiten, "eredugarriak direlako".

Bad Sound, Ze Esatek!, Diluvi, Iratzar, DJ Line eta Andoni Ollokiegi izango direla aurtengo jaietan oholtza gainean herria girotzen aurreratu du mugimenduak.

Emakumeen lokalak eragindako gastuei aurre egiteko, San Fermin kamiseta bat diseinatu dute. Prezioa sinbolikoa da eta etekinak autogestiora zuzenduko dituzte.

Kontzertuak, sagardoa edota danborrada, San Joan astelehenean izan arren, asteburu osoko egitaraua antolatu dute Pasai Donibanen udari ongi etorria emateko.

Donostiako Udalak deitu du elkarretaratzea, eta bertako alderdi politiko guztietako ordezkariek hartu dute parte Alderdi Ederren egin duten elkarretaratzean. bertan izan dira halaber, Errenteriako alkate Aizpea Otaegi eta Errenteriako EH Bildu, PSE-EE, eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariak.

Xanti eta Maialen erraldoiek mendea beteko dute aurten, 100 urte lehen aldiz dantzan hasi zirenetik herria txiki uzten. Horren harira, egitarau oparoa antolatu dute uztailean.

Gizonen artean, finalaren atariko fasean egongo diren lehenengo bi bikoteak zehaztu dituzte. Leire Galdosek azken jardunaldiari itxoin beharko dio.

Berdinketaren ondoren, ezin izango dute maila igotzeko kanporaketan aritu. Futbolean, Oiartzunek garaipena eskuratu zuen.

Eskaini duten kontzertuak "erabateko arrakasta" izan duela nabarmendu dute.

Oiartzun ibaia garbitu dute, Altzibar inguruan, eta pilatutako hondakinak txukun utzi dituzte, garbitzaileek jaso dezaten.

19:00etan, Trintxerpeko Gudarien Enparantzan, Arnaldo Otegi, Juan Karlos Izagirre eta Junkal Mintegia mintzatuko dira.

Proposamenak jai batzordean defendatu beharko dira, egun berean

Edurne Iturbe urretxuarrarekin batera aritu da Helduen II. Euskal Herriko Trikiti Txapelketan. Markina-Xemeinen jokatu dute.

Zarautzen eta Donostian lehiatu dira asteburuan estropadak; datorren asteburuan Gipuzkoako txapelketa lehiatuko da Hondarribian.

Futbolean, Trintxerpeko talde nagusiak, Gorengo Mailakoak, sailkapeneko azken postuan bukatu du denboraldia eta Orioko eta Mariñorekin batera kategoria galdu du.

Zapata-konpontzaile ofizioa odolean darama Marta Orduña donostiarrak, eta haren eskutik ikasi du Begoña Martinez errenteriarrak. Aita zapataria zuen Orduñak, eta harengandik ikasi zuen ikasi beharreko gehiena. Gaur egun, oraindik, ez da ohikoa emakume zapatariak ikustea, eta, are gutxiago, Errenteriako Orduña zapata konpontzaileen dendan gertatzen den bezala, bi emakume ofizio horretan lanean aritzea.